Kirolak umeendako dituen onuren gaineko txostenak
Debagoieneko eta Debabarreneko Udaletako Kirol eta Euskara zerbitzuen artean 2006-07 ikasturtean umeen artean kirola sustatzeko hainbat material prestatu dituzte.
Aurretik ere bazeuden Eskola Kirola euskaraz egitearen garrantzia azpimarratuaz prestatutako diptiko batzuk eta, oraingoan, aurreko diptikoen osagarri eta Luis Mari Zulaikak argitaratutako liburuetan oinarrituta, beste 4 diptiko argitaratu dituzte. Asmoa da karpeta berri horiek Lehen Hezkuntzako 5. mailako umeen gurasoei banatzea, sentsibilizazio arloa lantzeko asmoz; eta aurreko urteetatik prestatuta dauden karpetak, berriz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan banatuko dira, bata bestearen osagarri dira-eta. Hauek dira dokumentu berriak:
- Gurasoei zuzendutako gutuna (pdf, 124 Kb)
- Diptikoak: onura fisikoak (pdf, 467 Kb), onura psikologikoak (pdf, 415 Kb), onura hezitzaileak (pdf, 460 Kb), onura sozialak (pdf, 508 Kb)

