Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra. Aurrerapena
HAPO 2011 Aurrerapena
ARRASATEKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRAREN BERRIKUSPENA
AURRERAPENA
Indarrean dagoen Egitamu Orokorrak aurreikusten du agiriaren berrikuspena egingo dela, besteak beste, hura behin betikoz onartu eta zortzi urte igaro ondoren. Hirigintza Araudiaren 4. artikuluak ezartzen du epe hori pasatakoan Udalak Egitamuaren berrikuspena egitea egoki den ala ez aztertuko duela.
2011eko apirilean aipaturiko Egitamu Orokorrak zortzi urte egin zituen indarrean (2003 – 2011). Udalak, zegokion azterketa egin ondoren, haren berrikuspena egokia zela iritzi zion. Zehazki, Egitamuaren hainbat zehaztapen mahai gainean jartzea egoki jo zuen, horien gain eztabaida sortu eta ondoren erabaki bat hartzeko, bere horretan laga ala beste antolamendu bat proposatzekoa.
Hori horrela, Udalak Egitamu Orokorraren Berrikuspen prozesua jarri du martxan eta prozesu horren barruan lehenengo agiria Aurrerapena da. Udal Plenoak 2011eko azaroaren 8n egindako bilkuran erabaki du Aurrerapen agiria jendaurrean jartzea 2012ko otsailaren 15a arte.
Testua jatorriz elebiduna da, hau da, agiri batzuk euskeraz sortu dira (memoria eta iraunkortasun txostena) eta beste batzuk gaztelanieraz (azterlan sozio-ekonomikoa). Agirien itzulpenak ere sarean jarri dira.
Dokumentuari buruz jarri nahi den edozein iradokizun edo ohar hurrengo orrian bete daiteke hemen klik eginez.
Dokumentu hori honako dokumentuek osatzen dute:
- AURRERAPEN AGIRIA:
MEMORIA EUSKARAZ (PDF 170 Kb) - MEMORIA CASTELLANO
PLANOAK
PLANO OROKORRAK
ZENBAIT PROPOSAMEN
- INGURUMEN IRAUNKORTASUNAREN TXOSTENA:
MEMORIA EUSKARAZ (PDF 4 Mb) - MEMORIA CASTELLANO
PLANOAK (planoen legenda)
ANTOLAMENDU PROPOSAMENAK
INGURUMEN BALDINTZATZAILEAK
INGURUMEN DIAGNOSTIKOA
- BIDEOA

