Hemen zaude: Hasiera Online zerbitzuak Lan eskaintza publikoa OFIZIAL EHORZLEA

OFIZIAL EHORZLEA

Espediente zenbakia
0911
Informazio gehiago

- DEIALDI MOTA: Oposaketa-lehiaketa librea, karrerako funtzionario plaza hornitzeko.

- ONARPENA: Tokiko Gobernu Batzordea, 2011/03/21

- GAOn ARGITALPENA: 2011/04/27 (78 zkia)

- BOEn ARGITALPENA: 2011/05/14 (115 zkia)

- IZENA EMATEKO EPEA: 2011/05/15 - 2011/06/03 (biak barne).

- PROBAK:
        - TEORIKOA: 2011/10/14, ostirala, 10:00, Kulturate (sarrera Otalora kaletik).
        - EUSKARA: 

                - Idatzizko zatia (irakurmena eta idazmena): 2011/11/07, 12:00, Donostiako Seminarioan (Heriz pasealekua, 82, Donostia). Idatzizko proba baztertzailea da, hau da, bakarrik idatzia gainditzen dutenek egingo dute ahozko proba.

             - Ahozko zatia (entzumena eta mintzamena): 2011/11/18, 9:00, Donostiako Seminarioan. Ikusi zerrenda.

         Izangaiek urriaren 22a baino lehen (barne) aurkeztu behar dute eskabidean alegatu duten hizkuntza eskakizunaren fotokopia konpultsatuta.

        - PRAKTIKOA:

          PROBA PRAKTIKOARI BURUZ EPAIMAHIAREN ERABAKIA (2011/09/29)

          Proba praktikoak hiru zeregin izango ditu, lanpostuarekiko hiru alor desberdin neurtzeko:

          - Ofizio lana. Izangaien ofizioko gaitasunak (oinarrizkoak) neurtzeko hiruzpalau proba egingo dira. 2012/02/02, osteguna, 9:30 San Kristobaleko hilerrian.

          - Oinarrizko proba administratiboa. Izangaien oinarrizko gaitasun administratiboak neurtuko dira ordenagailuan egingo den proba baten bitartez, office paketea erabiliz. 2012/02/07, asteartea, 9:00, Kulturate (sarrera Otalora kaletik).

          - Jendea hartu eta informazioa emateko gaitasun proba. Epaimahaiak izangaiekin elkarrizketa egingo du aldez aurretik emandako, eta lanarekin zerikusia izango duen  balizko baten inguruan. 2012/02/07, asteartea, jarraian.

- LEHIAKETA:
Izangaiek azaroaren 30a baino lehen (barne) aurkeztu behar dute lan eskarmentuaren ziurtagiriak.
        
- IZENDAPEN PROPOSAMENA: hemen

Kontaktua

 

BIZTANLEENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (BAZ)

Maisu Arano pasealekua, 8

20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Tel.: 943 252000

 

Oinarri orokorrak
Oinarri orokorrak.pdf — PDF document, 249Kb
Oinarri espezifikoak
Oinarriak ehorzlea.pdf — PDF document, 164Kb
Behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda
110921.Zerrenda.pdf — PDF document, 79Kb
Prozesuko argibideak
Oharra ikasteko materiala.pdf — PDF document, 74Kb