Kirola / AUKEA

ARDURADUN POLITIKOA

 Joseba Erramun Askasibar Zendoia (BILDU)


ARDURADUN TEKNIKOA

Larraitz Sanzberro  (Kudeatzailea)


HELBIDEA

Musakolako Kiroldegia
Elkano kalea, 27; 20500-ARRASATE
Tel.: 943771677
Fax: 943791582
E-posta: aukea@arrasate-mondragon.net


HELBURU OROKORRAK

  • Arrasateko kirolgintzaren garapena bizkortzea, eta planteatzen diren ahaleginak eta ekimenak ikuspegi orokorrez koordinatu.
  • Eskola eta amateur kirolgintza bideratu eta bultzatzea.
  • Kirol modalitate bakoitza praktikatu ahal izateko, herritar guztiei benetako aukera eskaintzea.


EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

AUKEA Kirol Erakundea Arrasateko Udalak sortu zuen 1988 urtean. Udal Erakunde Autonomoa da, izaera juridiko propioa du eta estatutuek arautzen dute bere funtzionamendua.

AUKEA Kirol Erakundeak Musakolako Udal Kiroldegian du egoitza, eta bere gobernua eta administrazioa Zuzendaritza Batzordearen kargu dago. Kide hauek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea: Alkatea edo haren ordezkari izango den korporazio kidea, presidente; Udalean ordezkaritza duen alderdi politiko bakoitzeko zinegotzi bana, presidentea ordezkaturiko alderdikoa izan ezik, ikastetxeen ordezkari bat, Kirol Elkarteen ordezkari bat, eta erabiltzaileen ordezkari bat mahaikide moduan, eta Erakundearen gerenteak idazkari lanak beteko ditu, hitzarekin baina boturik gabe.

Kirol instalazio hauek gestionatzen ditu AUKEA Kirol Erakundeak: Musakolako Udal Kiroldegia, Uarkape Udal Pilotalekua, Iturripeko Udal Kiroldegia eta Atxabalpeko Futbol Zelaiak.


ZERBITZUAK

  • Administrazioa
  • Uarkape Pilotalekua
  • Uarkapeko boulderra
  • Musakolako igerilekuak
  • Musakolako kiroldegia
  • Iturripeko kiroldegia
  • Kirol Ekintzak (aisialdikoak)
  • Kirol medikuntza zerbitzua
  • Masaje zerbitzua