| ALBISTEAK |
Hemen zaude:
Sarrera »
Albisteak
|
|
| » |
 |
|
 |

Albisteak
 |
|
2008-10-17 / 09:56
|
|
Guztira 26 izan dira San Josepeko Ideien Lehiaketara aurkeztutako lanak. Proposamen horiekin erakusketa bat egin da Arrasateko “Kulturate” eraikinaren klaustroan, Azoka kalea, 1ean.
Erakusketaren data eta ordutegia honokoak dira:
- 2008ko urriaren 14tik azaroaren 9ra
- Asteartetik igandera
- 17:30tik 20:30ra
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-10-10 / 10:37
|
|
Urriaren 6an Tokiko Gobernu Batzarrak ingurumen eskolako irakasle bat, praktiketako modalitatean, kontratatzeko deialdia eta oinarri-arauak onartu zituen.
Web gune honetan bertan daude ikusgai lan deialdi honen xehetasunak, baita lanpostuaren oinarri-arauak ere.
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-10-07 / 12:26
|
|
Arrasateko Udalak onartu berri dauka “Santamasetan” kalez-kaleko (Garibai-Kontzezino aldean) salmenta “edozeinek erabiltzeko jarduera berezi”ko lizentziak emateko plegua eta bertan azaltzen da lizentzia horiek lortzeko prozedura.
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-10-07 / 11:59
|
Urritik aurrera Nortasun Agiria egiteko aukera izango da Arrasateko BAZen . Orain arte ez bezala, hemendik aurrera BAZen egingo diren nortasun agiriak elektronikoak izango dira.
Nortasun Agiria egiteko herritarrak bi aldiz etorri beharko dira gure bulegora: bata, datuak ematera eta, bestea, agiria jasotzera. Bietan interesatua bera etortzea ezinbestekoa da.
Egun hauetan etorriko dira
- URRIAN: 27an eta 29an
- AZAROAN: 24an eta 26an
- ABENDUAN: 9an eta 11n.
Interesatuok, izena eman beharko duzue BAZen.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera bitartean: 8:30 – 19:00
- Zapatuan: 9:00 - 13:00
Telefonoa:
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-09-30 / 09:36
|
|
Irailaren 29an argitaratu dira Estatuko Aldizkari Ofizialean Lan Eskaintza Publikorako deialdiak. Beraz, irailaren 30etik aurrera zabalduko da izena emateko epea.
Eskabideak eskuratzeko klikatu hemen
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-09-25 / 10:08
|
ITSASMENDIKOI-Fraisorok, Arrasateko Udalarekin batera, NEKAZARITZA BIODINAMIKOAri buruzko ikastaro bat antolatu du.
Ikastaroa 3 larunbatetan izango da: urriaren 4an, 11n eta 25ean, 9:00etatik 13:00etara. Arrasateko Udala Auzoan dagoen Ingurumen Eskolan izango da.
Parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aldez aurretik ITSASMENDIKOI Fraisorora deitzea, ondoko telefono honetara: 943 692166.
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-09-16 / 15:58
|
Datorren egubakoitzean, irailak 19, arratsaldeko 19:00etan, kaleko katuen kontrolari eta laguntzari buruzko informazio hitzaldi bat izango da, animalien eta pertsonen artean zuzen jokatzeko.
Hitzaldia Kulturateko areto nagusian izango da eta Errenteriako "Bubastis" elkarteak emango du
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-09-12 / 10:36
|
Uztailaren 28an Tokiko Gobernu Batzarrak 3 lan poltsa (erizainak, administrariak, administrari laguntzaileak) sortzeko deialdia eta oinarri-arauak onartu zituen.
Web gune honetan bertan daude ikusgai lan deialdi hauen xehetasunak, baita lanpostuen oinarri-arauak ere.
Informazioa
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-09-11 / 09:20
|
Irailaren 16tik 22ra bitartean 2008ko Mugikortasun Astea ospatuko da. Arrasaten hainbat ekintza antolatuko dira eta horien artean aipagarrienak, hauek:
- Bus urbanoa doan izango da irailaren 16tik 22ra.
- Erakusketak:
- Atmosferaren kalitatea Arrasaten, irailaren 16tik 18ra, Laubide plazan.
- Emisio txikiko ibilgailuak: mugitzeko beste era bat, irailaren 20 eta 21ean, Biteri plazan.
- Birzikleta azoka, bigarren eskuko bizikleta azoka, irailaren 20an Seber Altube plazan.
Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen
Osorik irakurri
|
 |
|
2008-09-09 / 15:56
|
Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udal Euskaltegiek 2008/2009 ikasturtearen kanpainaren aurkezpena egingo dute, irailaren 10ean, goizeko 11:00etan, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zardia aretoan.
Osorik irakurri
|
|
 |
 |
 |
|
ARRASATEKO UDALA Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net |
|