06/05/2008 - 14:22
ILARGIAREN ERAGINA NEKAZARITZAN
ITSASMENDIKOI-Fraisorok Arrasateko Udalarekin batera ondoko ikastaro hau antolatu du: Ilargiaren eragina nekazaritzan.
Ikastaroaren programa honako hau da:
- Ilargiaren egutegia interpretatzen ikasi.
- Ilargiaren eragina landareengan:
Landaredia eta bizitza, Naturan urtaroak: eguzkiarekiko, Ilargiaren urtaroak, Kosmosaren urtaroak: Konstelazioak
- Lurraren bizi-emankortasuna
Ikastaroa 3 larunbatetan izango da Arrasateko Udalako Ingurugiro Eskolan: maiatzaren 10ean, 17an eta 24an, 9:00etatik 13:00etara.
Parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aldez aurretik ITSASMENDIKOI Fraisorora deitzea, ondoko telefono honetara: 943 692166.
Oharrak:
- Ikastaroaren matrikula: 18 €
- Ondoko kontu korrontean sartu dirua: 2101 0381 04 0010671956
- Kontzeptuan jarri: 18 + bi abizenak
- Dirua sar dezakezu, telefonoz ikastaroan onartua izan zarela konfirmatzen dizutenean.
|