euskaraz · Mapa web · e-mail  
 
  NOTICIAS  Estás aquí:   Inicio »  Albisteak »  XVIII. ESKOLA-ANTZERKIAREN JARDUNALDIAK (2007-2008 IKASTURTEA)
»

Volver a las noticias »


18/04/2008 - 10:02

XVIII. ESKOLA-ANTZERKIAREN JARDUNALDIAK (2007-2008 IKASTURTEA)

H:\Web orria\10.Hezkuntza\Eskola Antzerkia\08-Eskola-Antzerkia.gif

Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko asmoz, azkeneko urteotan bezala, XVIII. Eskola-antzerkiaren jardunaldiak antolatzea aurreikusi du Hezkuntza Sailak, Kultura Sailarekin elkarlanean.

Jarduera, orohar, Haur Hezkuntzako azkeneko bi mailetako, Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako eta DBHko 1. eta 2. zikloko ikasleei zuzendurik dago eta, beti bezala, hiru fasetan burutuko da:

  • 1. fasea: DBHko 1. zikloko ikasleek prestaturiko lau antzerki-obra, LHko 4., 5. eta 6. mailetako ikasleen aurrean, Amaia antzokian taularatuko dituzte (apirilaren 22an eta 23an).
  • 2. fasea: LHko 6. mailako ikasleak eta antzerki aktibitatea jakintzagai bezala ikasten dutenak Amaia Antzokira joango dira instalazioak modu didaktikoan ezagutu ahal izateko (apirilaren 28an eta 29an).
  • 3. fasea: Amaia Antzokian HHko, LHko eta DBHko ikasleentzako azntzerki talde profesionalen 7 emanaldi antolatu dira (apirilaren 30ean, maiatzaren 6an, 15ean eta 22an).

Ikusi Triptikoa

Aktibitatearen helburuak:

  • Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.
  • Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behatzen ohitzeko.
  • Aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.
  • Antzokiaren agertokiaren atzealdea (tresnak, baliabideak...) ikasleei ezagutaraztea.
  • Ikasleek ikasturtean zehar landutako obrak benetako antzokian taularatzea bertako baliabideak erabiliz.
  • Kultura trasmisioa eta aisia.
  • Baloreetan oinarritutako hezkuntza.

ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Desarrollado por Code & Syntax utilizando la Plataforma Web Udalerria. 2002.

VERSIÓN SÓLO TEXTO | eu