euskaraz · Mapa web · e-mail  
 
  MONDRAGÓN  Estás aquí:   Inicio »  Mondragón »  Bibliografía » 
»

La experiencia cooperativa: misión y renovación.

Aranzadi, Dionisio.

GIZABIDEA; 1.992
27 p.


_________________________________________________________________ PRÓLOGO (Jesus M. Herrasti, Presidente de la Fundación Gizabide.)

"Momentu guztiak dira egokiak, eguneroko kezka eta arduren gainetik, gure buru eta izpirituari atsegin eta gozamen emateko, dagozkigun arazo nagusien inguruan lasai eta patxadaz gogoeta eginez.

Baina hau are beharrezkoagoa gertatzen da egoera berezi batzuetan. Eta, zalantzarik gabe, gaur egungoa da horietako bat. Jarduera -esparrua aldatzen ari da: Eskolan eskuhartzeko modu berria ari da sortzen eta, aldi berean, harreman ekonomikoetako joko-arauek baloreen mundua berreraikitzea eskatzen dute.

Dn. José María-ganako eta berak irakatsi zigunarekiko leialtasunak elkartu gaitu berriro gaur, geure bidea aurkitzen eta berregiten joan ahal izateko.

Kezka guzti hauek kontuan izanik, Gizabidea Fundazioari komenigarri iruditu zaio Dionisio Aranzadi Doktorea gonbidatzea, geure artean aurkezpenik behar ez duen pertsona; beronek lagunduko digu aipaturiko arazo horiei buruz gure inguruan dagoeneko martxan dagoen hausnarketa-prozesuan.

Honela uztartzen dira, nolabait ere, ezagutzaren edo ikerketa teorikoaren mundua eta praxisaren mundua, hau da, Unibertsitatea eta Kooperatibagintza.

Uztartze edo sinbiosis honek gure baloreak berritzen lagunduko digulakoan gaude, honetarako lagungarri izan litezkeen baliabide eta tresnak hobetzeko.

Gizabidea Fundazioaren izenean eskerrak ematen dizkizuet egindako gonbidapenari erantzun diozuelako, eta gaurko ekitaldi hau izan dadila guztiontzat ahalik eta mesedegarriena."



_________________________________________________________________ ÍNDICE

- Aurkibidea.
- EKINTZA AKADEMIKOAREN AURKEZPENA.

- La experiencia cooperativa: Misión y Renovación.
- EXPERIENCIA COOPERATIVA.
- MISIÓN COOPERATIVA.
- Sentido de misión.
- Misión Cooperativa.
- Misión de futuro.
- RENOVACIÓN.

- D. Jose Maria Arizmendiarrieta VII. lehiaketa. -


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Desarrollado por Code & Syntax utilizando la Plataforma Web Udalerria. 2002.

VERSIÓN SÓLO TEXTO | eu