Urkuluko ur-hegaztiak.
Amilotx ekologi taldea
EUSKADIKO KUTXA; 1.988
13 p.
_________________________________________________________________
PRÓLOGO (Amilotx Ekologi Taldea.)
"Ingurua ezagutzen ez dugun bitartean, zaila egiten da bertako egoeren berri izatea edo hauetatik kexkaturik egotea.
Edozein talde ekologikoen nahia naturarenganako errespetua bultzatzea eta berarekin armonia bat lortzea bada, nekez lortu dezake bertakook "gauzak ezagutzen" ez badin badituzte, beraz argi dago liburu honen helburua, gure herriko balore naturalak adieraztea direla, kasu honetan Urkuluko urtegiari tokatu zaiolarik.
Bestealde, gure asmoa ez da liburu zientifiko edo tekniko bat idaztea, horretarako merkatuan askoz hobeagoak badaude, baina bai, bertara joaten diren guztientzat, Urkulun ditugun edo izan ditugun hegazti eder hauek identifikatzeko baliagarria izan daitekeen bat ateratzea.
Azkenik, hemen agertzen diren hegazti guztiak, Urkulun azken hiru urteotan ikusitakoak direla esatea, batzuk beste batzuk baino ugariagoak direlarik."