Bularretik Mintzora
Galtzagorri Elkarteak sortutako egitasmo honek 0 eta 6 urte bitarteko haurren irakurketa ohitura sustatzea du helburu, hiru esparrutan eraginez: etxean, eskolan eta bibliotekan. Irakurketa eta kontaketa lantzeko ikastaroak, haurrek maileguan eramateko liburu sortak, bibliografia egokiak eta aholkularitza eskaintzen zaie guraso eta irakasleei, proiektuaren ardatz eta kokaleku nagusia biblioteka izanik. Programa honek Arrasateko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailen diru-laguntza jaso du. |
|
2012-2013 ikasturtea
|
| Irakurle klubak |
Helburuak: - Haur eta gurasoen artean irakurketa giro bat sortzea - Kalitatezko euskal bilbiografia ezagutzea - Liburuen komentarioak bultzatzea Irakaslea: Mari Garzia
Parte hartzeko formulario hau bete beharko duzu. |
| Irakasleentzako prestakuntza ikastaroa |
Helburua: - Haur literatura modu sistematizatu batean curriculumean sartzea Irakaslea: Ane Lapizondo
|

