Jaiak
-
SANJUANAK
|
|
Herriko jai nagusiak Sanjuanetan ospatzen dira. Ekainaren 23tik 26ra bitartean. Azken urteotan ekainaren 23an, San Juan bezperan, egiten den Errementari Dantzak lortu du arrakasta itzela... San Juan suaren inguruan dantzatzen den San Juan zortzikoarekin bukatzen da Errementari Dantza eta bertan Arrasateko Dantza taldeek, Arrasate Musikaleko musika bandak, Txistulari taldeak, Arrasateko Gaiteroak, tri-kitilariak, albokalariak eta txalapartariak parte hartzen dute. Ekainaren 26ra bitartean ekintza ezberdinak antolatzen dira: tanborradak, Dragoi Jana (herri-afaria), musika eta dantza eman-aldiak, haurrentzako ekintzak, antzerkia, dantzaldiak |
-
SANTAMASAK
|
|
Abenduaren 22an ospatzen da Santo Tomas Feri Arrasaten. Egun honetan nagusi dira baserriko produktuen salmenta eta erakusketa, lehiaketa ezberdinak (fruta, barazki), artisau langintzen erakusketa, Herri kirolak, Kalejirak,.. |
- MARITXU KAJOI
|
|
1977tik aurrera Urriko lehen egubakoitzean ospatzen den txikiteroen jaia da Maritxu Kajoi eguna. Erdiko Kalean kokatzen den Errosarioko Amabirjinaren irudia da Maritxu Kajoi eta txikiteroen zaindaria. Egun horretan ohitura da Dotore jantzita irtetea. |
-
AUZOETAKO JAIAK
Jarraian aipatzen diren daten inguruan ospatzen dituzte herriko auzo eta bi kalek euren jaiak egitarau zabalarekin, haurrentzako jolasak eta musika ez dira faltako.
- Urtarrilak 29, Meatzerreko San Balerio
- Otsailak 5, Gesalibarren
Santa Ageda
- Maiatzak 1, San Andres
- Maiatzak 15, Musakolan San
Isidro
- Uztailak 18, Santa Marina auzoan Santa Marina
- Uztailak 22,
Maalako Errebalan Maria Magdalena
- Uztailak 26, Ferrerias kalean Santa
Ana
- Uztailak 31, Kanpanzarren San Inazio
- Abuztuak 3, Udalan San Esteban
- Abuztuak 24, Uribarrin San
Bartolome
- Irailak 29, Garagartzan San Migel
- Abenduak 10, Bedoñan
Santa Eulalia
-
TRADIZIOAK
|
Santa Ageda eguna Otsailaren 5an da. Bezperan, hilaren 4an koroak kalera irteten kantuan diru eske.Santa Agedako koplak abesten dituzte eta lortutako dirua ongizaterako izaten da. |
| San Nikolas
Abenduaren 6an ospatzen da.Goizean
zehar haurrek kalez-kale San Nikolas kantua abesten dute eta etxeetatik eta
Udaletxeko balkoitik Bolo-Boloa botatzen zaie: gaztainak, intxaurrak,gozokiak,
litxarreria, txanponak, ... Hauxe da gaur egun herriko neska mutikoek abesten
duten kantua:
San Nicolas Coronado Arzobispo Mariandres A la Luna, noche y día Etxeko andre noblia Egizu, egizu pilia San Nikolas, triskilistras Dame una castaña y no quiero más Aquí estamos cuatro, cantaremos dos Para San Nicolas, por amor de Dios Belengo Portaleko ate zabaletan Hotzak ikaraz dago Jesus laztoetan. (bis) Angelitos somos suspi-suspiramos Lukainka, txorizo (Neskai) (Mutilai) bapez (Mutilai) (Neskai) dana |




