Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lan eskaintza publikoari dagozkion plazak hornitzeko eskabide orriak aurkezteko epea zabalik

Lan eskaintza publikoari dagozkion plazak hornitzeko eskabide orriak aurkezteko epea zabalik

2010/04/19

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 6an amaituko da, egun hori barne.

Eskaerak aurkeztu behar dira, 20 egun naturaleko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kontuan izanda iragargia EAOn apirilaren 16an argitaratu zela, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 6an (barne) amaituko da.

Eskabideak  eredu ofizialean eta normalizatuan aurkeztu behar dira  modalitate hauetako baten arabera:

A) Arrasateko Maisu Arano pasealekua 8an dagoen BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua) bulegoan emango duten inprimakia betetzea.

B) Web orri honetan eskuragarri dagoen eredua betetzea

C) Posta-etxeko bulegoen bitartez. Era honetan aurkeztutako eskabideak entregatu behar dira eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen, gutun-azal irekian, datatu eta zigilatzeko posta-etxeko langileak. Horrela bakarrik ulertuko dugu sarrera izan zutela Posta-etxean aurkeztu zituzten egunean.

 

Oharra: Eskabide orria bakarrik aurkeztu behar da, inolako dokumentaziorik gabe.

Dokumentuaren akzioak
Lan eskaintza publikoari dagozkion plazak hornitzeko eskabide orriak aurkezteko epea zabalik

Eskabideak Internet bidez egin ahal izango dira, Udaletxeko web orrian agertzen den inprimakia beteta