Albisteak
Kontzertua: Gose + Mery may
Gaztemaniak! kultur egitarauaren barruan kontzertu bat antolatu dugu Foru Aldundiak, Udalak eta Arrasateko Gaztetxeak, elkarlanean.
ITSASMENDIKOIren hitzaldiak
ITSASMENDIKOI Fraisorok, Arrasateko Udalarekin batera, bi hitzaldi hauek antolatu ditu: Energia berriztagarriak erabiltzea landa inguruan eta Produktu fitosanitarioen erabileraren arriskuak eta prebentzioa. Hitzaldiak abenduaren 15 eta 17an egingo dira, hurrenez hurren, eta beraietan parte hartzea dohainekoa izango da.
Tenis ikastaroak eta I. Santamas Tenis Txapelketa
Arrasateko Musakola Kiroldegian tenis pistak egin zirenetik igaro dira hainbat urte. Orduz geroztik egon da gogoa eta nahia Arrasatearrei tenisa eskaintzekoa eta horren fruitu dira, batetik, Arrasateko Kirol Elkartearen (AKE) baitan Tenis sekzioaren sorrera, eta AKE eta AUKEaren arteko kolaborazioa, bestetik. Tenis ikastaroak eta I. Santamas Tenis Txapelketa
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, egun berean elkarretaratzea egiteko deialdia luzatu du Arrasateko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Plataformak.
GIB-aren test azkarra egiteko aukera
Abenduaren 1a Hiesaren aurkako nazioarteko borroka eguna dela eta, aurten Sexologia Zerbitzuak FROGAREN EGUNA egingo du abenduaren 2an. Horretarako Arabako hiesaren kontrako batzordekideak etorriko dira.

