Trafikoa eta Aparkalekuak
KUDEAKETA EREDUA: Zuzenekoa
_________________________________________________________________
HELBURUA
Hiri eremuan bide publikoa behar bezala erabili dadin eta aparkatzeko seinaleak errespetatu daitezen zaintzea.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Udaltzaingoak betetzen du zerbitzua.
Arrasateko erdiguneak guztira zazpi leku ditu semaforoez. 2002ko urtarrilean 11.950 ibilgailu erregistraturik zeuden Arrasaten, udaltzaingoak emandako datuen arabera.
Aparkalekuetan, guztira 5.570 daude doan, errepideko aparkalekuak eta doaneko kanpoko 8 parkinak. Garaje plaza partikularren kopurua 3.650ekoa da, eraikitzen edo laster batean egiteko asmoarekin dauden 300 plazez gain. Guztira 8.500 aparkaleku, publikoak edo pribatuak, 11.950 ibilgailu guztira.
Oinezkoen erabilera eremuei buruz, hainbat kategoria dago:
-Zumardi bat oinezkoek bakarrik erabiltzeko.
-Alde zaharreko kaleak zabalik daude ibilgailuetarako, baina erosteko orduetan bakarrik.
-Alde zaharraren inguruko kaleak itxita daude asteburuan.
-Erdiguneko gainontzekoa zabalik dago beti.
Langileak: 1 zerbitzuko burua, 2 kabo, 15 udaltzain, 10 udaltzain laguntzaile eta 1 administrari laguntzailea.