castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Obrak, Zerbitzuak eta Mantentzea »  Saneamendu Sarea
»

Saneamendu Sarea



KUDEAKETA EREDUA: Zeharkakoa - Birkontratatua








_________________________________________________________________ HELBURUA

Saneamendu sarea garbitzea.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Cespa, S.A. enpresari birkontratatutako zerbitzua 1999ko urtarrilaren 1az geroztik, 8 urteko aldi batez, eta 2 langile ditu.

Enpresa berak du birkontrataturik ere bide eta kale garbiketa.

Saneamendu sarea garbitzea.

Zerbitzu hauek hartzen ditu saneamendu sarearen zerbitzuak: ur zikin eta euri uren sarea garbitzea, arketak garbitzea, hustubideen lotuneak garbitzea eta txostenak egitea.

Zerbitzua egiteko tresneria: aspiratu-botatzeko ibilgailu bat du.

Aukerako lanak.

- Hobi septikoak garbitzea: hobi septikoen eta ura arazteko guneen funtzionamenduan sortzen diren lokatza eta zikinak kentzea da lana, eta gero tratamendu planta batera eramatea.

- Saneamendu sarea telebistaz ikuskatzea: akatsak-eta dauden eremuetan eta urbanizazio berrietan edo saneamendu sarea berritu den lekuetan ikuskatzen da telebistaz. Zirkuitu itxiko TB tresna konpaktu bat da tresneria.

Pertsonala: Cespa, S.A. enpresari birkontratatutako zerbitzua, eta 2 langile hartzen ditu saneamendu sarea garbitzeko eta aukerako lanak egiteko.

Urteko aurrekontua:

Saneamendu sarea garbitzea: 74.781,72 €
Hobi septikoak garbitzea: 10.000 €
Saneamendu sarea telebistaz ikuskatzea: 9.015,18 €


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es