Kale Garbiketa

KUDEAKETA EREDUA: Zeharkakoa - Birkontratatua
_________________________________________________________________
HELBURUA
Udalerriko kanpoko gune publikoak garbitzea.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Cespa, S.A. enpresari birkontratatutako zerbitzua 1999ko maiatzaren 1az geroztik, 8 urteko aldi batez, eta 16 langile hartzen ditu.
Enpresa berak du birkontrataturik ere saneamendu sarea garbitzea.
Bide garbiketa.
Zerbitzu hauek hartzen ditu: bide sarea garbitu (paperontziak hustu, zuhaitz txorkoak garbitu, eskailerak, lurpeko eta aiereko pasabideak, ataripeak garbitu, animalien gorotzak garbitu, domeka eta jaiegunetan garbitu), hustubideak eta kainu zuloak garbitu, paperontziak eta gantz orbanak garbitu, azokatxoak garbitu, ikastetxeetako jolaslekuak garbitu, udal azoka garbitu, arratoien aurkako kanpainak, baserri auzoak, industrialdeak eta kirolguneak garbitu, jaiegun ostean garbitu.
Bide garbiketako zerbitzuan erabilitako baliabide materialak: espaloiak eta galtzadak garbitzeko 3 makina, eskuzko kale garbitzeko 4 makina, 1 baldeadora, 1 kaxa irekiko ibilgailua, 1 erabilera anitzeko ibilgailua, ekortzeko 8 orgatxo eta ikuskatzeko furgoneta bat.
Pintadak garbitu eta kartelak eta pankartak kentzea. (aukerakoa)
Kartelak eta pankartak kentzea eta pintadak garbitzea da lana.
Tresneria: baldeadora bat, garbitzeko atoi berezi batekiin, presio handiz ur beroa botatzen duena.
Pertsonala: Cespa, S.A. enpresari birkontratatutako zerbitzua, eta 16 langile hartzen ditu bideak/kaleak garbitzeko eta pintadak garbitzeko.
Urteko aurrekontua:
Bide eta kale garbiketa: 676.981,83 €
Pintadak eta kartelak garbitzea: 36.060,73 €