castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Obrak, Zerbitzuak eta Mantentzea »  Hilerria
»

Hilerria

San Kristobaleko hilerria
ARRASATE

Tel.: 943799521

KUDEAKETA EREDUA: Zuzenekoa




_________________________________________________________________ HELBURUA

Herriak behar dituen ehorzketa instalazio eta zerbitzu publikoak izatea.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Hilerria, beilatokia, nitxo eta panteoien adjudikazioak kudeatzeaz, instalazioen mantentzeaz eta garbiketaz arduratzen da udal zerbitzu hau, ehorztearen eta hezurtegiko berezko lanez gain.

Une honetan bi hilerri dago:

a) Aldaiko hilerria (zaharra): herriko erdialdean dago, eta une honetan gainezka eta zerbitzurik gabe dago, 1994. urteaz geroztik; instalazioen mantentzea eta gorpu desehortzea baino ez da egiten.

b) San Kristobaleko hilerria (berria): Javier Unzurrunzaga arkitekto jaunaren proiektuaz eraiki zen, herriaren erdigunetik hurbil dagoen mendixka batean. Obraren aurrekontua (1. fasea) 358.000.000 pezetakoa izan da. Abian dago 1994. urteaz geroztik.












Horiez gain, Bedoñan, Garagartzan eta Gesalibarren auzo hilerri txikiak daude.

Pertsonala: 2,5 ehorzle.

Urteko aurrekontua:

San Kristobaleko hilerria:

Kontserbazioa: 21.600 €
Funtzionamendua: 18.080 €

Aldaiko hilerria:

Kontserbazioa: 600 €
Funtzionamendua: 1.800 €


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es