castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Obrak, Zerbitzuak eta Mantentzea »  Azoka
»

Azoka

Udal azoka
ARRASATE

Tel.: 943795155

KUDEAKETA EREDUA: Zuzenekoa




_________________________________________________________________ HELBURUA

Behar diren instalazioak ematea udalerriari, azoka plazaren funtzionamendurako.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Udalaren zeregina da erabiltzaileen eskura jartzea behar diren instalazioak, azokako saltokiak jartzeko, eta horiek mantendu eta garbitzea.

Instalazio horiek hiriguneko erdialdean daude, etxebizitzen eraikin bateko erdisotoan. 1.490 m2-ko azalera hartzen du, eta guztira 18 saltoki itxi, 30 saltoki ireki eta 52 ireki baserritarrentzat. Egunero dago zabalik saltoki itxietan, goizean eta arratsaldean, eta astean 2 egunetan (eguazten eta egubakoitzetan) saltoki irekietan, goizean.

Lizitazio publikoan adjudikatzen dira saltokiak; hortik aparte, merkatariak prezio publiko bat ordaintzen du saltokia alokatzearen eta mantentze gastuen truke. Metro koadroko prezio publikoa 7,87 ¤€-koa da (2002an).

Saltoki itxietan jarduera hauek daude:

- 3 harategia-urdaitegia, 3 arrandegi, 1 bakailao etxea, 1 urdaitegia-oilaskotegia, 1 produktu izoztuak, 1 burdindegia, 1 berezia (sasoiko langileak), 1 mertzeria eta azkenik 1 kontserbak, arrautzak, eztia eta olibak.

Saltoki irekietan jarduera hauek daude:

- 11 Fruta eta barazkiak, 3 loreak, 2 fruitu lehorrak eta gozokiak, 2 olibak, 1 kontserbak, piperrak eta patatak, 1 kontserbak eta piperrak, 1 patatak, 1 gaztak eta arrautzak, 1 gazta, irasagarra eta fruitu lehorrak, 1 gozogintza, 1 eztia, berakatzak eta limoiak.

Baserritarren saltokiak (52) %90ean dabiltzan udaberri-udan eta urtearen gainontzeko hiletan %60an.

Pertsonala: arduradun bat.

Urteko aurrekontua:

Funtzionamendua: 12.020 €
Kontserbazioa: 1.500 €
Garbiketa: 7.164


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es