castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Gizarte Zerbitzuak »  Elkarbizitzako Programak
»

Elkarbizitzako Programak

_________________________________________________________________ KOKAPENA

Arrasateko Udala
Herriko plaza z/g
3. Solairua
20500 ARRASATE

Tfnoa: 943 252007
Faxa: 943 252050
e-maila: ongizate@arrasate-mondragon.net

_________________________________________________________________ HELBURUA

Elkarbizitzako zerbitzuak edo programak egitea, pertsonaren helbidean bertan lagunduta.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Elkarbizitzako zerbitzuak edo programak egitearen funtzioak, pertsonaren helbidean bertan lagunduta, helburu du pertsonen egonaldia samurtzea haien helbidean bertan, batetik, bizitza autonomoa garatzeko aukerak mugatzen dituzten gabeziak edo ezintasunak arinduta eta, bestetik, familiaren elkarbizitzako baldintzak hobetuta. Modalitate hauek izango ditu funtzio horrek: ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA, TELEALARMA ZERBITZUA eta ELKARBIZITZAKO FORMULA ALTERNATIBOAK.

Etxeko Laguntza Zerbitzua: etxeko laguntza zerbitzua zer den: pertsonaren helbidean egitea etxeko laguntzako lanak, norbere zaintzea edo familia heziketa eta /edo etxekoa, etxean bizi kalitatea hobetzeko, eta helburu hauek ditu:

a) Autonomia galtzearena prebentzio eta/edo konpentsatzea, eta horretarako laguntza emango zaie eguneroko bizitzako ekintzak egiteko eta /edo etxe ingurua bizitzeko egoera onean mantentzeko.

b) Laguntza sare naturala osatzen duten pertsona zaintzaileei laguntza ematea.

c) Pertsona erabiltzaileak haien gizarte ingurunean txertatzen laguntzea, isolamendu egoerarik izan ez dadin.

d) Elkarbizitzako giroa hobetzea, arriskuren bat duen egoerarik izan ez dadin.

e) Beste zerbitzu batzuk esku hartzeko eskatzen duten beharrizan egoerak detektatzeko balio izatea.

Telealarma zerbitzua: pertsona erabiltzaileei ematen dien zerbitzu teknikoa da zerbitzu hori, hau da, telefonoz eta berehala gizarte-laguntzako sarearen gizarte baliabideetara jotzeko aukera, osasun, gizarte edo segurtasun larrialdietako egoeretan, pertsona erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzeko, eta autonomia eta segurtasun sentimendua indartu eta urgentziako egoeretan jardun.

Elkarbizitzako formula alternatiboak: Zer da baina, elkarbizitzako formula alternatiboa?; pertsona erabiltzaileak beste pertsona bat hartzen du helbidean, alojamenduaren truke, konpainia edo laguntza zerbitzua ematen dio etxean.

_________________________________________________________________ EGUTEGI / ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 9:00tik 13:00tara / 16:00tik 21:00tara


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es