Pertsona nagusientzako alojamendu alternatiboa
_________________________________________________________________
KOKAPENA
Arrasateko Udala
Herriko plaza z/g
3. Solairua
20500 ARRASATE
Tfnoa: 943 252007
Faxa: 943 252050
e-maila: ongizate@arrasate-mondragon.net
_________________________________________________________________
HELBURUA
Pertsona nagusien alojamendu alternatiboaren bilaketa kudeatzea, autonomoentzat nahiz mendekotasun eta mendekotasun handikoak.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Alojamendu baliabideen eta zerbitzuen kudeatzaile dabilen programa bat da. Programa horren zerbitzuak eta baliabideak hauek dira:
- Tutoretzapeko etxebizitzak, pertsona nagusi autonomoentzat
- Eguneko zentro psikogeriatrikoa
- Egoitza zentroak
Horri buruz, kontuan hartu behar da, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte zerbitzuetako gaietan eskumenen antolamendu berria dela-eta, foru aldundiei dagokie pertsona nagusi mendekotasunekoen laguntzaren eskumena; udalei, berriz, pertsona nagusi autonomoei laguntzea dagokie. Hala ere, aipatutako baliabideetako edozein jasotzeko, Udaleko gizarte zerbitzuetako sailean egiten den eskabidea, balorazioa eta proposamena behar da.
Tutoretzapeko etxebizitzak:
Tutoretzapeko Etxebizitzak alojamenduak dira, eta horietan pertsona nagusi talde batek independentzia maila altua du eta autonomiaz bizitzea aukeratzen dute, nahiz eta erakunde publiko baten tutoretza eta laguntza teknikoaz den. Ekipamendu honek, beste ezeinek ez bezala, errepresentatzen du intimitateari errespetua eta pertsonen potentzialitateak sustatzea, eta beste bide batzuen aldean hobeto bermatzen du elkarbizitza pertsonalaren normalizazioa eta gizarteratzea.
Arrasateko Udalak gaurko egunean Tutoretzapeko 3 Etxebizitza dauka; guztira 9 plaza, eta horietatik 6 gordeta daude gizonentzat eta 3 emakumeentzat.
Familia harrerako programen bidez harrera zerbitzu bat ematen da adineko pertsona nagusientzat, era autonomoan dabiltzanak eta laguntzeko familia bitartekorik ez daukatenak; horrela, mendekotasunik ez duten pertsonentzat alojamendu alternatiba bat ematen da, pertsona horiek beste familia unitate baten helbidean hartzea.
Hirugarren adinekoentzat egoitzako gizarte zerbitzuen 41/1998 Dekretuan araututako tutoretzapeko apartamentu edo etxebizitzen formulak ere alojamendu alternatiboen formulak dira, eta horiek hornitzea udalei dagokie.
Eguneko zentroa:
Arrasateko Udalak Eguneko Zentro Psikogeriatrikoaren zerbitzua ematen du Aita Menni Ospitaleko pertsona nagusientzat (zentro hori titularitate pribatukoa da, irabazteko asmorik gabea, 35 plaza Debagoieneko mendekotasun handi kalifikatutako nagusi herritarrentzat).
Arrasateko Udalak 15 plaza arte eduki ditzake.
ITURBIDE EGOITZA zaharren egoitza (Arrasateko Udaleko erakunde autonomoa) (IKUS ITURBIDE EGOITZAREN ORRIA)
Udal titularitateko egoitza zentroak 98 plaza du, eta horietatik gaurko egunean %82 dira mendekotasuneko eta mendekotasun handiko pertsonek hartzen dituztenak eta gainerakoak %18 pertsona nagusi autonomoek.
_________________________________________________________________
EGUTEGI / ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera: 9:00tik 13:00tara / 16:00tik 21:00tara