castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Gizarte Zerbitzuak »  Iturbide Egoitza
»

Iturbide Egoitza

KOKAPENA

Iturbide Egoitza
Zerkaosteta, 11
20500 ARRASATE

Tfnoa: 943 797211
e-maila: iturbide@arrasate-mondragon.net




_________________________________________________________________ HELBURUA

Hirugarren adinekoei laguntzea antolatu eta horren prestazio soziala egitea da ITURBIDE EGOITZA erakunde autonomoaren helburua, bereziki ITURBIDE EGOITZA Zaharren Etxe mistoa izeneko zentroaren bidez (aurrerantzean ITURBIDE EGOITZA).

Erakunde autonomoa (lehen fundazio publikoa) 1984ko urtarrilaren 27an eratu zen Arrasateko Udalbatzarrak hartutako akordioaren bidez.

Erakunde autonomoak izaera juridikoa eta berezkoa du eta jarduteko ahalmen juridikoa du.

Gaurko egunean, ITURBIDE EGOITZA zaharren egoitza da erakunde autonomoaren zentro bakarra.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

ITURBIDE EGOITZAk ematen duen egoitza zerbitzua da etengabeko laguntza ematea eta erabiltzaileek eta haien familiakoek dituzten beharrei egokitua.

Zentroak 98 plaza ditu.

Erakundeak egin beharreko funtzioak dira: ezintasunagatik, eurek egunero egin behar dituzten zer guztiak egiten laguntzea, bai eta norbere laguntzarako eta inguruneko harremanak egiteko diren lanetan ere laguntzea.

Emandako zerbitzuen azken helburua da lagundutako pertsonen bizi kalitaterik onena lortzea; horretarako, horien oinarrizko beharrak estaliko dira eta haien ongizate fisikoa eta psikikoa , autonomia eta autoestima eta norbere duintasuna hobetzea sustatuko da.

Erabiltzaileen eskubideak errespetatzea da zentroaren funtzionamenduaren printzipio gidaria.

Gutxieneko prestazioak:

Hona hemen zerbitzu honen gutxieneko prestazioak:

  • Gainbegiratu eta/edo laguntzea behar fisiologikoetan, garbitu, jantzi, erabiltzaileen garbiketa eta joan-etorrietan.
  • Gainbegiratu eta/edo laguntzea jaikitzerakoan eta oheratzerakoan.
  • Zerbitzuaren ordutegiari dagozkion jatekoak gertatu eta hornitzea.
  • Zentro osoa garbitzea.
  • Arropa garbitu eta lisatzea, zerbitzuarena nahiz erabiltzaileena.
  • Gainbegiratu eta/edo laguntzea jatorduan, bai eta laguntzea ere ohitura egokiak hartzea edo mantentzea lortzeko.
  • Medikazioa gainbegiratu eta kontrolatu banan-banan, bai eta ohiko gaixoaldietan zaindu eta laguntzea, edo osasun zentroan sartzea ez dakartzan osasun behar bereziengatik zaindu eta laguntzea.
  • Gainbegiratzea eta laguntzea, jatorrizko familia harremanak mantendu eta/edo berreskuratzeko.
  • Aurreikusitako helburuak lortzen gainbegiratu eta laguntzea, haien autonomia eta norbere garapena bultzatzeko direnak, zentroko teknikariak ezarritakoak edo erabiltzaileen laguntzaz diharduten beste talde batzuk ezarritakoak.
  • Lekuz aldatzeko norbere gauzak gertatzen gainbegiratu eta laguntzea.
  • Gizarte zerbitzuak erabiltzen laguntzea (osasuna, aisia eta denbora librea, e.a.).
  • Familiakoekin eta borondatezko lanak egiten dituztenekin harreman izatea, programa jakin batzuen bitartez.
  • Behar izanez gero, hil ostean laguntzea.
  • Aipatu ez eta egoitza zerbitzu baten berezko beste zerbitzu batzuk ematea.

Urtearen egun guztietako 24 orduetan ematen da zerbitzua.

ITURBIDE EGOITZAn hartuta dagoen biztanleak:

ITURBIDE EGOITZA izaera mistoa duen zaharren egoitza bat da, hau da, pertsona nagusi autonomoei nahiz pertsona nagusi mendekotasuneko eta mendekotasun handikoei ematen zaie zerbitzua.

Hala ere, azken urteotan, egoitzadun autonomoen eta mendekotasun-mendekotasun handiko egoitzadunen arteko neurria alderantzikatu egin da; beraz, gaurko egunean bigarrenak gehiago dira lehenak baino, eta orain urte batzuk arte, neurri hori alderantzikoa zen.

Horrela, une honetan egoitzadunen kalifikazioa, mendekotasun mailaren arabera, hauxe da: (“Sakontzen” eskala aplikatzean egiten da kalifikazioa, abenduaren 15eko 809/1997 Foru AginduaOrden – 1. zk.ko GAO, 1998/01/02koa).

Egoitzadunak guztira: 98
Autonomoak: 17 (17 %)
Mendetasunekoak: 11 (11 %)
Mendetasun handikoak: 70 (72 %)

Horrek esan nahi du gaurko egunean hauxe dela egoitzadun autonomoen eta mendekotasun-mendekotasun handiko egoitzadunen arteko aldea:

Autonomoak .................................................. 17 %
Mendetasunekoak-Mendetasun handikoak ........ 83 %

Orain dela 12 hilabete, 2002ko aurrekontua egitean, hauxe zen egoera:

Egoitzadunak guztira: 98
Autonomoak: 31 (32%)
Mendetasunekoak: 13 (13%)
Mendetasun handikoak: 54 (55%)

Autonomoak .................................................. 31 %
Mendetasunekoak-Mendetasun handikoak ....... 67 %

Horrek esan nahi du urte baten mendekotasuneko pertsonak eta mendekotasun handiko pertsonak gehitu egin direla %23, eta aldi berean, pertsona autonomoen kopurua murriztu egin da.

Azkenik, Zentroak dituen datuetatik eta Gizarte Zerbitzuetako sailak emandako informaziotik atera daiteke lagundutako mendekotasuneko-mendekotasun handiko egoitzadunen portzentajeak gora egiten jarraitu behar duela, lehendik lagundutako egoitzadunen hondatze fisiko eta psikikoarengatik (bizi luzetasuna, e.a.) nahiz itxoite zerrendaren arabera aurreikusitako alta berriengatik; zerrenda horretan ikusten dugu egoitza zerbitzuaren eskatzaile gehienak mendekotasun maila handia duten pertsona nagusiak direla.

_________________________________________________________________ EGUTEGI / ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 9:00tik 13:00tara / 16:00tik 20:00tara

_________________________________________________________________ ERLAZIOA DUTEN DOKUMENTUAK


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | Residencia Iturbide