Informazioa/Balorazioa/Aholkularitza
_________________________________________________________________
KOKAPENA
Arrasateko Udala
Herriko plaza z/g
3. Solairua
20500 ARRASATE
Tfnoa: 943 252007
Faxa: 943 252050
e-maila: ongizate@arrasate-mondragon.net
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Arrasateko herri osoaren informazio, balorazio eta orientazio zentro izatearen egitekoa, gizarte zerbitzuen 5/1996 Legearen 7.3 a) artikuluan aurreikusten diren eskubideei eta gizarte baliabideei dagokienez, Gizarte Laneko 3 Unitateren bidez egiten da (aurrerantzean GLU), eta horietako bakoitzak Arrasateko geografia eremu bat hartzen du, eta hemen deskribatzen diren zerbitzuak eskaintzen dituzte:
a) Informazio zerbitzua, behar den informazioa emateko erabiltzaileei, kasu bakoitzen ezarritako sarbide baldintzak betez gero, gizarte babeseko sarearen zerbitzuetara eta prestazioetara jotzeko, bereziki gizarte zerbitzuen sistemarena. Zerbitzu honi dagokio ere erabiltzaileei adieraztea zer-nola doan espedientea.
b) Balorazio zerbitzua, kasu bakoitza baloratzeko, beharrak ebaluatzen dira.
c) Orientazio zerbitzua, erabiltzailearen beharrak ebaluatu eta gero, zerbitzu edo prestazio egokienera orientatzeko, eta horretarako, banakako laguntza plan bat egin beharko da, baldin eta beharrezkotzat jotzen bada esku hartzea jarraipena behar delako, eta baldin eta erabiltzaileak baietza ematen badu horretarako.
_________________________________________________________________
EGUTEGI / ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera: 9:00tik 13:00tara / 14:30tik 18:30tara
Ostiraletan: 9:00tik 14:30tara
_________________________________________________________________
BESTE OHAR BATZUK
Ordua eskatzeko sistemaren bidez hartzen dira Arrasateko bizilagunak; hortaz, edozein zerbitzu eskatzen duten pertsonek ordua eskatu behar dute, helbidearen arabera dagokien GLUren gizarte laguntzailearen bitartez. 943790900 telefonora deituz eskatzen da ordua, eta galdetu gizarte zerbitzuez, eta zure helbidearen arabera, dagokion GLUren gizarte laguntzailearekin jarriko zaizu ordua, ahalik eta arinen.