Urgentziako Harrera
_________________________________________________________________
HELBURUA
Arrasateko Udalak, jakin dakiela zein defentsa gabezia eta babesgabetasun bizi duten ohiko etxea bertan behera uztera beharturik dauden pertsonek, beharrezkotzat jo du Babestetxearen zerbitzua ezartzea, Foru Aldundiarekin elkarlanean lehen aipatu diren pertsonei laguntza, alojamendua eta mantentzea emateko.
Tratu txarrak eta irainak bizi izan dituzten edo bizitzeko arriskuan dauden eta familia eta ohiko ingurunea utzi behar duten emakumeentzat dira; familia elkarbizitza hautsi izanaren egoerak sortutako bizi iraupeneko baliabiderik ez daukaten emakumeak; ezbehar baten ondorioz (sutea, uholdeak, e.a.) etxebizitza barik geratu diren familiak; Sarrera Batzordeak baloratutako beste kasu berezi batzuk.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Etxebizitzan egonaldia ezin da izan hiru hilekoa baino luzeagoa.
Etxebizitzan sartzeko eskabideak udaletxean aurkezten dira. Eskaria jaso eta gero, egoera baloratzeko txostena egiten du gizarte laguntzaileak, eta Sarrera Batzordean aztertzen da; batzorde horrek ontzat ematen du jasotako eskaria eta etxebizitzan zenbat denbora emango duen jartzen du.
Udalak ordaintzen ditu etxebizitzaren mantentze gastuak eta Diputazioak diruz lagunduko ditu zerbitzuaren onuradunaren mantentze gastuak, pertsona horrek diru sarrerarik ez badu.