castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Gizarte Zerbitzuak »  Gizarte Elkarbizitza
»

Gizarte Elkarbizitza

_________________________________________________________________ HELBURUA

Marjinazioko egoera sozialak aldatzea eta aisialdi, prestakuntza, hezkuntza, aholkularitza, e.a.ko gizarte baliabideak ematea, gizarteratu eta gizartean parte hartzeko.

Arrasateko komunitate osoarentzat da, eta emakume, gazte, jubilatu, elbarri, toxikomano, aita-ama, eta Arrasateko elkarte sare osoarentzat.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Adingabekoaren marjinazioaren prebentzio proiektuak garatzen ditu, marjinazio ekonomiko eta sozialeko egoeran dauden pertsonak eta taldeak gizarteratzeko prebentzioa eta sustapena, elbarriak gizarteratzeko sustapena, drogamenpekotasunen prebentzioa, e.a.

Sartzen dira:

  • Drogamenpekotasunen prebentzio programak
  • Arrasateko jubilatuen lau elkarteekin lankidetza programa, jubilatuen etxeak sostengatu eta prebentzio, kultura eta aisialdi ekintzak sustatzeko. (urteko dirulaguntza deialdia)
  • Gizarte zerbitzuen eremuan jarduera garatzen duten elkarte eta taldeekin lankidetza programa (urteko dirulaguntza deialdia)
  • Hirugarren munduko herrialdeetan lankidetza proiektuak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeekin lankidetza programak (urteko dirulaguntza deialdia)
  • Prebentzio izaerako beste programa batzuk

ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es