Santa Marinako Auzo Biblioteka

KOKALEKUA
Toki Argi eraikina
Agerre kalea, 2A
20500-ARRASATE
Tel.: 943711925
Faxa: 943252027
e-posta: auzobiblioteka@arrasate-mondragon.net
Bibliotekaria: Nerea Mendizabal
_________________________________________________________________
HELBURUA
Santa Marina auzoko haur eta gazteei biblioteka zerbitzua eskaintzea.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Mailegu zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da doanekoa den bibliotekako bazkide txartela.
ZERBITZUAK:
Haurtxoteka: 0-6 urte bitarteko haurrentzat, gurasoek lagunduta.
Haur eta gazte biblioteka: 6-16 urte bitartekoentzat.
Haur eta Gazte Biblioteka: 6-16 urte bitartekoentzat.
Kontsulta eta irakurketa: Irakurgela bat dago bertan kontsultak egin eta irakurtzeko. Auzo bibliotekako katalogoa eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barne dauden biblioteka guztietako katalogoak ere, ordenadore bidez kontsulta daitezke.
Mailegua: Liburuak, komikiak, aldizkariak eta CD-Romak eraman daitezke maileguan.
Haur eta gazte literatura suspertzeko ekintzak: Ipuin kontaketak, txotxongiloak, bisita gidatuak...
_________________________________________________________________
EGUTEGI/ORDUTEGIA
Arratsaldean: astelehenetik ostiralera arte: 16:30-20:00.