Ludoteka

KOKALEKUA
Okendo kalea, 4
20500-ARRASATE
E-posta: kultura@arrasate-mondragon.net
_________________________________________________________________
HELBURUA
Eskola ordutik kanpo, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei eskaintzea jolaserako eta sozializaziorako lekua .
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Erabiltzen den lokalak 250 m2 du gutxi gorabehera eta udalaren jabetzakoa da.
Txatxilipurdi kultura elkarteak beregain hartzen du zerbitzuaren kudeaketa, eta harekin urtero lankidetza hitzarmen bat sinatzen du Udalak.
Jolaslekuaz gain, ludotekak noizean behingo ekintzak eskaintzen die haurrei.
_________________________________________________________________
EGUTEGIA/ORDUTEGIA
Astelehenetik egubakoitzera arte: 17:00 - 20:00