Informatika gela

KOKALEKUA
Azoka kalea 1
20500-ARRASATE
Tel.: 943252025
Faxa: 943252050
e-posta: igela@arrasate-mondragon.net
Langilea: Uxue Landa
_________________________________________________________________
HELBURUA
Informazio teknologia berrien erabilera bultzatzea, horretarako beharrezkoa den oinarrizko formakuntza eskainiz.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Hardware
- 15 ordenagailu
- 2 inpresora laser
- Eskanerra
- CD-Rom/DVD grabagailua
Software: Windows XP Professional, Office XP euskaraz eta gazteleraz, eta Firefox eta Open Office software libreak.
Ikastaroak: ofimatika, sistema eragilea, internet, Photoshop eta web orrien diseinua. Informazio gehiago Informatika Gelan jaso dezakezu.
Sifac programa ere kontsulta daiteke (lanpostuak eskaintzen dituen datu basea).
Ordenadoreek antibirusak eta segurtasun filtroa daukate zerbitzuaren helburuarekin bat ez datozen edukietara sartzea galarazteko.
Informatika Gelako zerbitzuak erabiltzeko doanekoa den Bibliotekako txartela edukitzea beharrezkoa da. Komenigarria izaten da txandak aldez aurretik hartzea (telefonoa 943 252025).
Txandak:
Goizean
- 10:30 - 11:45
- 11:45 - 13:00
Arratsaldean
- 16:30 - 17:45
- 17:45 - 19:00
- 19:00 - 20:00
Informatika Gela 16 urtetik gorakoentzat da. Beraz, 15 urtetik beherakoek Haur Bibliotekan dauden ordenagailuak erabili behar izango dituzue.
_________________________________________________________________
EGUTEGIA / ORDUTEGIA
Asteartetik zapatura: 10:30 - 13:00
Astelehenetik ostiralera: 16:30 - 20:00