Prestakuntzako kirol ekintzak
KOKALEKUA
Musakolako kiroldegia
Elkano kalea, 27
20500-ARRASATE
Tel.: 943771677
Fax: 943791582
e-posta: aukea@arrasate-mondragon.net
________________________________________________________________
IZAERA
Publikoa. Udalak AUKEA Erakunde Autonomoaren bitartez kudeatua.
_________________________________________________________________
HELBURUA
Kirol arloan prestakuntza bultzatzeko programa da. Monitoreak eta kirolariak prestatzea du helburu, erakunde, enpresa, kirol talde, kirolari eta oro har kirolgintzaren kalitate maila igotzeko asmoarekin.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Atal honen berezitasuna kontuan hartuz, programa hau ez du kudeatzen AUKEA Kirol Erakundeak zuzenean, Debagoieneko beste udalerriekin batera, Debagoieneko Mankomunitateak baizik. Urtero egiten da ikastaro hauen programa eta, besteak beste, ikastaro hauek antolatzen dira:
-Piraguismoa
-Lasaitze saioak
-Golf ikastaroa
-Ur azpiko ikastaroa
-Tai chi chuan ikastaroa
-Aerobik monitore ikastaroa
-Patinaje ikastaroa
Programa hau ez da itxia, eta herritarrek edo kirol taldeek hala eskatuz gero, ikastaro gehiago antolatu daiteke, betiere gutxieneko ikasle kopurua izanez gero.
Prestakuntzako kirol ekintzetan parte hartzeko, ez da behar nahitaez AUKEAko abonoa, baina prezio bereziak dituzte.
_________________________________________________________________
EGUTEGIA / ORDUTEGIA
Ikastaroen arabera.