Uarkapeko boulderra
_________________________________________________________________
KOKALEKUA
Uarkape pilotalekua
Otalora Lizentziaduna kalea, 10
20500-ARRASATE
Tel.: 943711001
Fax: 943791582
e-posta: aukea@arrasate-mondragon.net
_________________________________________________________________
IZAERA
Publikoa. Udalak AUKEA Erakunde Autonomoaren bitartez kudeatua.
_________________________________________________________________
HELBURUA
Arrasateko biztanleei eskalada praktikatzeko aukera eskaintzea. Boulderra oso egokia da neguan eta eguraldi txarra dagoen egunetan leku babestu batean eskalada egiteko. Horretaz gain, instalazio oso egokia da hasierako ikastaroak antolatzeko, rokodromoaren aldean, altuera gutxiago duelako, baina presa kopuru handia duenez gero, aukera asko eskaintzen du eskalada egiteko.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
-Uarkapeko boulderra 2000 urtean inauguratu zen.
-18 metroko pareta du zabaleran eta 3 metroko altuera.
-Boulderra erabiltzeko beharrezkoa da AUKEAko bazkide izatea edo sarrera ordaintzea; eta ezinbestekoa da Mendiko Federatua izatea.
_________________________________________________________________
EGUTEGIA / ORDUTEGIA
Astelehenetik egubakoitzera arte: 7:00 - 22:00
Zapatuetan: 8:30 - 14:30
Igandetan: Itxita
__________________________________________________________________
BOULDERRA ERABILTZEKO ARAUTEGIA
Boulderraren erabilera arautegia
__________________________________________________________________
PREZIOA
27,70 € abonoa ateratzea