castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Kirolak »  "AUKEA" Kirol Erakundea
»

"AUKEA" Kirol Erakundea

_________________________________________________________________ KOKALEKUA

Musakolako kiroldegia
Elkano kalea, 27
20500-ARRASATE

Tel.: 943771677
Fax: 943791582
e-posta: aukea@arrasate-mondragon.net

_________________________________________________________________ IZAERA

Publikoa. AUKEA da Udalaren Kirol Erakunde Autonomoa.

_________________________________________________________________ HELBURUA

Arrasateko kirolgintzaren garapena bizkortzea, planteatzen diren ahaleginak eta ekimenak ikuspegi orokorrez koordinatzeko; Eskola kirola eta kirol amateurra bideratu eta bultzatzea; Kirol modalitateak praktikatzeko, benetako aukera eskaintzea herritar guztiei.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

AUKEA Kirol Erakundea Arrasateko Udalak sortu zuen 1988 urtean. Udal Erakunde Autonomoa da, izaera juridiko propioa du eta Estatutuek arautzen dute haren jarduera.

AUKEA Kirol Erakundeak Musakolako udal kiroldegian du egoitza, eta gobernua eta administrazioa Zuzendaritza Batzordearen kargu dago. Kide hauek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea: alkatea edo bere ordezkari izango den udalkidea udalburu moduan; Udalean ordezkaritza duen alderdi politiko bakoitzeko zinegotzi bana, udalburuak ordezkaturiko alderdikoa izan ezik, ikastetxeen ordezkari bat, kirol elkarteen ordezkari bat, eta erabiltzaileen ordezkari bat batzordekide, eta Erakundearen gerenteak idazkari lanak beteko ditu, hitzarekin baina botorik gabe.

Kirol instalazio hauek kudeatzen ditu AUKEA Kirol Erakundeak: Musakolako udal kiroldegia, Uarkape udal pilotalekua eta Iturripeko udal kiroldegia.

_________________________________________________________________ EGUTEGIA / ORDUTEGIA

Ikusi 2008ko Egutegi-Ordutegia


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es