castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Ingurumena »  Arlokako Kontseilua
»

Arlokako Kontseilua

_________________________________________________________________ KOKALEKUA

Arrasateko Udala
Herriko plaza nagusia, 1
20500-ARRASATE

Tel.: 943 252009
Fax: 943 252050
e-posta: agenda21@arrasate-mondragon.net

_________________________________________________________________ HELBURUA

Ingurumena babesteko irizpideak sartzea udal gestioan, eta herritarrek proposatzea ingurumenari buruzko udal konpetentziak erabili, bete eta hobetzeari buruz.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Arrasateko Arlokako Kontseiluaren osaera oinarritzen da: Udalbatzarrak 1999ko abenduaren 20an aho batez hartu zen akordioaren arabera onartu zen deklarazioan, hau da, “Arrasate garapen iraunkorraren eta ingurumenaren aldeko deklarazioan.

2000ko urriaren 10ean behin betikoz onartu zen Arlokako Kontseiluaren araudia. Arlokako Kontseiluaren osaera formala 2001eko abenduaren 13an egin zen, lehenengo bileran, hain zuzen ere.

Gaurko egunean hauek parte hartzen dute kontseiluan: Arrasateko alkateak, Udaleko talde politiko bakoitzaren ordezkari batek, Arrasateko AHTAPek, Arizmendi Ikastolak, Arrasateko Anbulatorioak, Beaside Mendi Elkarteak, Cantera de Kanpazar-ek, Cantera de Kobate-k, Arrasateko CCOOek, Arrasateko Ekologistak martxan-ek, Arrasateko ESK-ek, Eusko Jaurlaritzak, JMA enpresak, LKS enpresak, ONDOANek, Mondragon Unibertsitateak, Polmetasak, Arrasateko ISF-ek eta Debagoieneko Eskualde Ospitaleak.

Osaera hori ez da itxia, beraz, edozein enpresa, sindikatu, talde edo erakunderen ordezkariak parte har dezake horretan, eskaera formaz egiten badu eta onartzen bazaio.

_________________________________________________________________ EGUTEGIA / ORDUTEGIA

Kontseiluaren Araudiaren arabera bilera arruntak bi hilez behin egiten dira.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es