Ingurumen eskola
_________________________________________________________________
KOKALEKUA
Udala auzoa
20500-ARRASATE
Tel.: 943770488
Fax: 943770488
e-posta:ieskola@arrasate-mondragon.net
_________________________________________________________________
HELBURUA
Pertsonei (ikasleak, gazteak,...) ingurumena ezagutzen laguntzea, gai izan daitezen ingurumenarekiko jarrera positiboak hartu eta ingurumen arazoetan parte hartzeko.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Udalako Ingurumen Eskolaren proiektua planteatu zen Ingurumen Hezkuntzako esperimentazioa eta lana aktibitate mota honetan interesa daukaten talde, erakunde eta pertsonei eramateko.
Eskolako ateak 1991eko urtarrilaren 16an zabaldu ziren lehenengo aldiz; beraz, 12 ikasturte garatu ditugu.
Eskolako talde pedagogikoari dagokionez, zuzendariaz gain, bi irakasle egoten dira datozen taldeekin.
UIEko lan nagusia da ingurumen programak garatzea eskolan, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleekin, baina beste lan batzuk ere egiten dira Ingurumen Hezkuntzaren arloan.
Egonaldi motak eta ekintzak ikasle taldeekin.
Taula hauetan ikusi daiteke programak norentzat diren eta zein iraupen duten.
| EGONALDI MOTAK ETA EKINTZAK |
|
egun batekoak |
2 egunekoak |
3 egunekoak |
4 egunekoak |
5 egunekoak |
| Lehen Hezkuntzako 1. Zikloa |
-Basoa ezagutzen 1
-Basoa ezagutzen 2
|
-Basoa gure laguna |
-Naturak ematen diguna |
-Naturak ematen diguna + Eskoriatzako Museo Eskola |
|
| Lehen Hezkuntzako 2. Zikloa |
-Naturan zentzuak esnatzen
-Goazen basora
-Baliabideak erabiltzen
|
-Udalako inguruak ezagutzen 1
-Udalako inguruak ezagutzen 2
|
-Gure ingurua gertutik ezagutzen |
-Gure ingurua gertutik ezagutzen + Eskoriatzako Museo Eskola |
|
| Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa |
-Ibaia ekosistema
-Auzoa eta hiria
-Artadia eta hiria
-Hiri Hondakinen arazoak
|
-Ekosistemak aztertzen: artadia eta ibaia
Oharra: bi eguneko egonaldi asko egin daitezke egun bateko aukerekin
|
-Ekosistemak (ibaia, artadia) eta Hiri Hondakinen arazoak
Oharra: hainbat konbinazio egin daiteke
|
-Ekosistemak (ibaia, artadia, auzoa, hiria) eta Hiri Hondakinen arazoak
-Hiru eguneko programa + Eskoriatzako Museo Eskola
|
-Udalako inguruetan zehar (ekosistemak, kobazuloak eta zaborrak)
-Lau eguneko programa + Eskoriatzako Museo Eskola
|
| Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloa |
-Lurraren eboluzioa
-Uraren atzetik
-Artadia eta lurzorua
-Hiri Hondakinen arazoak
|
-Paisajeak aldatzen doaz
-Ekosistemak aztertzen: artadia eta ibaia
|
-Ekosistemak (ibaia, artadia) eta Hiri Hondakinen arazoak
Oharra: hainbat konbinazio egin daiteke
|
-Ekosistemak (ibaia, artadia, auzoa, hiria) eta Hiri Hondakinen arazoak
-Hiru eguneko programa + Eskoriatzako Museo Eskola
|
-Udalako inguruetan zehar (ekosistemak, kobazuloak eta zaborrak)
-Lau eguneko programa + Eskoriatzako Museo Eskola
|
Hona hemen egonaldien prezioak (2002/03 ikasturtean):
| EGONALDIEN PREZIOAK |
|
Kanpoko ikastetxeak |
Arrasatekoak |
Beste talde batzuk |
| Egun bateko egonaldia |
5,38 € |
2,68 € |
6,08 € |
| Bi eguneko egonaldia |
10,83 € (*) |
6,15 € (*) |
|
| Hiru eguneko egonaldia |
16,21 € (*) |
9,59 € (*) |
|
| Lau eguneko egonaldia |
21,63 € (*) |
12,98 € (*) |
|
| Bost eguneko egonaldia |
26,97 € (*) |
16,45 € (*) |
|
(*)Bazkariak eta afariak ez.
Zaborraren arazoak aztertzeko kanpaina.
Udalako Ingurugiro Eskolak, Debagoieneko Mankomunitatearekin batera, kanpaina egiten du urtero hiri hondakinen arazoak aztertzeko .
Kanpaina horretan hainbat ekintza dugu, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta DBHko ikasleentzat. Ekintza horiek negu eta udaberri partean egiten dira.
Zuhaitz Eguna.
Otsail-martxoan eskola honek, udaleko Ingurumen sailarekin, zuhaitz eguna antolatu eta ospatzen du; zuhaitz eguna ospatzen dugu zuhaitzek naturan duten garrantziaz jabetzeko eta jarrera onak bultzatzeko.
Ingurumen gaiak lantzeko erakusketak.
Ikasturtean, ingurumenarekin lotutako gaiak lantzeko, hainbat erakusketa antolatzen dira.
_________________________________________________________________
EGUTEGIA / ORDUTEGIA (Bulegokoa)
Astelehenetik egubakoitzera arte: 09:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:30
_________________________________________________________________
BESTE OHAR BATZUK
Eskolak bideo informatzaile bat du.
Eskolaren triptikoa.
Argazkiak (aktibitateak)