Agenda 21
_________________________________________________________________
KOKALEKUA
Arrasateko Udala
Herriko plaza nagusia 1
20500-ARRASATE
Tel.: 943 252009
Fax: 943 252050
e-posta: agenda21@arrasate-mondragon.net
_________________________________________________________________
HELBURUA
Iraunkortasunaren kontzeptua udal kudeaketan ezartzea.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Tokiko 21 Agenda da garapen iraunkorrerako programa orokorra. Ingurumen, ekonomia eta gizartea politikak integratzea da, betiere iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik- Tokiko 21 Agendaren ezarpenean hainbat lagunek parte hartu behar dute, erabakiak adostu, besteak beste, ordezkari politikoek, udal teknikariek, eragile ekonomikoek, gizarte eragileek eta herritarrek.
Ingurumenaren eta garapen iraunkorraren aldeko adierazpen instituzionala egin zuen Arrasateko Udalak 1999ko abenduan. Gero, Europako Hirien iraunkortasunaren Aldeko Gutuna sinatu zen 2000. urteko martxoan.
Prozesu horren ondoren Arrasateko Ingurumen Diagnostikoa egin da eta abian jarri da Arrasateko Ekintza Planaren garapena.
ESKOLAKO AGENDA 21 PROIEKTUAREN HITZARMENA
_________________________________________________________________
ARGITALPENAK
Txip 21
_________________________________________________________________
EGUTEGIA / ORDUTEGIA
Astelehenetik egubakoitzera: 8:30 - 15:00ra