castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Hezkuntza »  Haur Eskola
»

Haur Eskola

_________________________________________________________________ KOKAPENA

San Andres, 8
20500-ARRASATE

Kudeatzailea: Umezaintza kooperatiba elkartea
Tfnoa: 943-772025
Faxa: 943-790102

_________________________________________________________________ HELBURUA

0-3 urte bitarteko haurrei duten hazkuntza - hezkuntza aintzat harturik, ondoko erronka nagusi hauek:

-Haurraren heziketa, bertan autonomiari, sozializazioari eta afektibitateari garrantzi berezia emango zaie.

-Gurasoen beharrei erantzutea zerbitzuen bidez.

Bi erronka nagusi horiek lortzeko eta helduen zein haurren arteko komunikazio ona hobetzeko, zerbitzuak berebiziko garrantzia ematen die adaptazioari, elkar ezagutzeari, konfiantza eta haurren segurtasun mailari.

Komunitate zerbitzua denez, haur eskola irekita dago Arrasateko haur guztientzat, herri guztiaren beharrak asebete beharko ditu eta, plaza kopurua izanik muga bakarra.

Udalerriko umeen eskaria asetutakoan, eskualdeko herrietako haurrei ere eskaini diezaieke zerbitzua Zentroak.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Hona hemen haur eskolak dituen soslaia edo identitate ezaugarriak:

-Hezkuntzari dagokionez, metodo pedagogiko egokienak eta bizi duen kultur giroa hartuko dira kontuan. Aldi berean, gure hizkuntzak duen egoeraz jabeturik, tresna edo baliabide egokia izango da, haurrek txiki-txikitatik euskara ikas dezaten.

-Beste haur eskola batzuren esperientziak ezagutu eta alor horretan aurkitzen dituztenak.

-Behar fisikoei erantzuna ematea, hala nola, elikadura egokia, osasun araketa eta zainketak maiz, familia eta eskolako hezkuntzaren artean traumarik ez izatea, sormena lantzea, umearen gaitasun afektiboak, intelektualak zein psikikoak garatzea, umearen barruko eta kanpoko mundua, eskolaurreko hezkuntza, eta sormena garatzea, etab.

-Zentroaren funtzionamendua demokratikoa eta anitza da, hezkuntzaren helburuak lortzeko funtsezko protagonista izango dira guraso eta tutoreak eta horiek parte hartzea bultzatuko da.

-Zentroaren irakaskuntza-hizkuntza euskara izango da eta dagokion metodologiaren bidez, hizkuntza hori irakatsiko zaie, baita ama-hizkuntza euskara ez duten haurrei ere.

-Zentroak izaera laikoa eta pluralista izango du, guraso eta hezitzaileen iritzi filosofiko, politiko edo erlijiosoa errespetatuz eta inolako eskolatze jokaerarik gabe.

-Zentroa gainerako ikastetxeekin koordinatuko da, bakoitzak duen autonomiaren barruan esperientziak elkar trukatzeko, elkarrekiko informazioaren eta lankidetzaren berri emateko.

-Seme-alabak hezten jarraitu behar duten ikastetxea aukeratzeko askatasuna bermatuko die Zentroak guraso eta tutoreei.

-Matrikulazio aurreko garaian udalerriko ikastetxeek eta Arrasateko ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxeek aukera izango dute euren zentroaren hezkuntza eskaintza helarazteko zikloa bukatzen duten umeen gurasoei eta aukera izango dute zentroaren lokaletan hitzaldi informatiboak emateko, beti ere, zentroaren Batzorde Kudeatzaileari aldez aurretik baimena eskatutakoan eta oniritzia jasota.

ONARTZEKO IRIZPIDEAK

_________________________________________________________________ EGUTEGI / ORDUTEGIA

Urteko hilabete guztietan , abuztuan izan ezik.

Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 6:00ak arte.

2007ko TARIFAK (Hilean)

Jornada osokoa
0-1 urtekoa: 222,57€
1-2 urtekoa: 175,85€
2-3 urtekoa: 81,33€

Jornada murriztua( 5 orduz baino gutxikoak)
0-1 urtekoa: 166,93€
1-2 urtekoa: 131,89 €
2-3 urtekoa: 0€


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es