|
 |

Gazte Bulegoa
_________________________________________________________________
KOKALEKUA

GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA
Garibai Etxea.Biteri etorbidea, 3
20500-ARRASATE
Tel.: 943 252065
Fax: 943 252055
E-posta: gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net
web orria:www.gaztebulegoa.com
_________________________________________________________________
HELBURUA
- Gazteek behar duten informazioa eskuratu, zabaldu eta ematea.
- Udalaren eta gazteen artean komunikazioa hobetzea.
- Gazteen proposamenak bideratzea.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Eskura dezakezu informazioa arlo hauetan:
LANA:
- Eskaintzak: enplegu publiko eta pribatuaren inguruko informazio eguneratua.
- Gidak: Atzerrian lan egiteko gidak, lana aurkitzeko aholkuak (curriculuma zelan egin, lana eskaintzen duten enpresak…).
- Lana bilatzeko eskura dituzun baliabideak (Langai, Mankomunitatea, ABLEak…)
HEZKUNTZA:
- Edozein mailatako ikasketen informazioa: batxilergoa, heziketa zikloak, unibertsitatea, masterrak eta graduondoko ikasketak, urruneko ikasketak…
- Prestakuntza ikastaroak: ikasleentzat, langabeentzat edo langileentzat.
BEKAK eta DIRULAGUNTZAK:
- Ikasketak, ikerketak, atzerrirako beken informazioa.
- Udalaren laguntzak: euskara ikasteko, maketak grabatzeko, elkarteentzako laguntzak...
TURISMOA eta AISIALDIA:
- Euskal Herria eta mundu zabaleko informazioa: gidak, alojamendua, planoak, bisita lekuak, garraioa, interrail…
- Bidaiatzeko beharrezko dokumentazioa.
- Helbide interesgarriak, udaleku eta auzolandegien inguruko informazioa eta izena ematea, abenturako kirol ekintzak, …
TXARTELAK:
- Bulegoan bertan egiten dira nazioarteko hainbat txartel: aterpetxe txartela, ikasle txartela (ISIC), irakasle txartela (ITIC) edo gazte txartela (YTIC GO-25).
- Hainbat txartelen inguruko informazioa: gazte txartela, kanpista txartela…
KULTURA:
- Ikastaroak, ekintzak, kontzertuak, ekipamenduak, hitzaldiak, jardunaldiak, …
- Lehiaketak: argazkigintza, poesia, ipuinak, kartelak, pintura, …
- Gazteria Sailetik antolatzen diren ikastaro en informazioa eta izen ematea (dantzak, argazkigintza, irratia, txalaparta, alboka, …).
Internet zerbitzua
Zerbitzu hau ere bertan duzue guztion eskura, baina informazioa topatu eta jasotzeko erabili ahal da soilik.
Eta batez ere zurekin, gazte, zuzeneko eta gertuko harremana: proposamenik, iradokizunik edo kexarik egin gura izanez gero: gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net
Informazio gehiago:

_________________________________________________________________
EGUTEGIA / ORDUTEGIA
Urte osoan zabalik, abuztuan izan ezik.
Ordutegia: 11:00-13:00 eta arratsaldean 17:00-20:00
|
 |
 |
 |
|