castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zerbitzuen gida »  Euskara »  Udalaren Hizkuntza Normalizazioa
»

Udalaren Hizkuntza Normalizazioa

_________________________________________________________________ KOKALEKUA

Arrasateko Udala
Azoka kalea, 1
20500-ARRASATE

Tel.: 943 252008
Fax: 943 252050
e-posta: euskara@arrasate-mondragon.net

_________________________________________________________________ HELBURUA

Udal administrazioaren hizkuntza normalizazioa da zerbitzu honen helburua; hartarako udal eremu guztietan euskararen erabilera bultzatzen du. Udalbatzarentzat eta udal zerbitzuentzat, zuzeneko nahiz zeharkako kudeaketako zerbitzuentzat, egiten du lan zerbitzu honek.

_________________________________________________________________ EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Udaletxean bertan dago zerbitzua. Honela dago osatuta: euskara teknikaria, itzultzailea eta administrari laguntzailea (egun erdiz).

Hauek dira zerbitzuaren eginkizun nagusiak:

  • Udal plantillako lanpostu bakoitzari zein hizkuntza eskakizun ezarri behar zaion proposatzea. Horren ondorioz, hutsik dauden lanpostuak betetzean nahiz sortu berri diren lanpostuei hornitzean zein hizkuntza eskakizun ezarri proposatzea.
  • Udal langileen hizkuntza prestakuntzako plana diseinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
  • Udal administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plana diseinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
  • Udal itzulpenak egitea
  • Osoko bilkuretan zinegotziei aldi baterako itzulpen zerbitzua ematea.
  • Euskara Batzordearen idazkaritza lana.

_________________________________________________________________ EGUTEGIA / ORDUTEGIA

Astelehenetik egubakoitzera arte: 7:40- 15:00


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es