Industria Erakusketa
_________________________________________________________________
KOKALEKUA
Nafarroa etorbidea, 2 - 2. solairua
20500-ARRASATE
Tel.:
943797692 (Erakusketa aretoa)
943790900 (Enpleguaren eta Garapen Ekonomiaren saila)
Fax: 943798056
e-posta:
iaramendia@arrasate-mondragon.net
mgarmendia@arrasate-mondragon.net
_________________________________________________________________
EGUTEGIA / ORDUTEGIA
Martitzenetik egubakoitzera arte: 17:30 - 19:30
Zapatuetan: 11:00 - 14:00 eta 17:30 - 19:30
Domekan eta jaiegunetan: 11:00tatik 14:00tara
Bisita gidatuak martitzenetik egubakoitzera arte: 10:00 - 12:00
(Aldez aurretik deitu: 943711791
Aste Santuetarako ordutegi berezia
Apirilaren 17tik 20ra arte: 11:00 - 14:00
_________________________________________________________________
HELBURUAK
- Herriko industria ondarea babestea.
- Turismo arloa sustatzeko baliabide bat sortzea.
- Herriko historiaren eta kulturaren osagai funtsezkoa den industrigintza erakustea eta duen garrantzia balorean jartzea.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA EDUKIA
Erakusketa iraunkorra izateko eta Industria Museoa izango den proiektuaren lehenengo saiakera apala izateko bokazioarekin sortu zen 2002ko ekainean "Debagoiena, Giza Abentura Tradiziotik Berrikuntzara" izeneko erakusketa.
Unión Cerrajera izandako enpresaren eraikin batean dago, Arrasateko erdigunean. Erakusketa hainbat gunetan dago antolatuta, herriko jardueraren bilakaera historiko, tekniko eta soziala adierazteko. Hor ikus daitezke Arrasateko lantegietan ekoiztutako produktuak, hainbat sasoi eta jarduerak islatzeko ikus-entzutekoak, argazkiak, grabazioak, eta abar.
Erakusketa zabalik dago martitzenetik domeka arte (ikus ordutegia).
Bisita gidatuak ere eskaintzen dira, ordua aldez aurretik hitzartuta.
Sarrera doakoa da.