Udaleko enplegu zerbitzua
_________________________________________________________________
KOKAPENA
Arrasateko Udala
Herriko plaza z/g
20500-ARRASATE
Tfnoa: 943-252070
Faxa: 943-252050
e-maila: enplegu@arrasate-mondragon.net
_________________________________________________________________
HELBURUA
Lan merkatuan sartzen edo norabide profesional konkretuetan abiatzen laguntzea herritarrari.
_________________________________________________________________
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Pertsonaz pertsonako zerbitzua ematen da, kontsulta modura, lanari buruzko gai guztien inguruan: lana bilatzen laguntzeko orientazioa, zenbait gairi buruzko informazioa (lan deialdiak, enpresak, lanerako prestakuntzako ikastaroak, lanbide heziketako formazio zikloak, etengabeko prestakuntza, dirulaguntzen iturriak eta tramitazioak, enpresa bat sortzeko urratsak, kontratazioak, autoenplegurako laguntzak), lan poltsa, eta lana eta prestakuntza profesionalarekin lotura izan dezakeen beste hainbat gai.
Zerbitzua herriko jende guztiarentzat da eta doan ematen da. Aurretik hitzordua jartzea komeni da.
_________________________________________________________________
EGUTEGI / ORDUTEGIA
Astelehenetik Ostiralera: 9:00tik 13:00ra eta 14:30tik 18:00ra