Garapen Iraunkorrari buruzko foroa
Udaletxeko pleno aretoan aurkeztu zuten garapen iraunkorrari buruz egingo den foroa.

Eztabaida prozesuak sei hilabete iraungo ditu eta sei sesio edo bilera egingo dira. Partaideek ondorengo bi galderak erantzuten saiatuko beharko dira: "Garapen iraunkorrari dagokionez, zer egin dezakegu Euskal Herrian?" eta "Zer egingo dugu?".
Eztabaida prozesua bukatutzat ematerakoan, foroetan hartu diren erabakiekin ekintza plan bat zehaztuko da eta plana udaletxeko sail guztietan aplikatuko dela azaldu zuen Ignazio Lacunzak.
Enpresek, gizarte eragileek eta talde ekologistek hartuko dituzten erabakiak Udaleko batzordeetara eramango dira eta osoko plenoan bozkatuko dira. Hala ere, Lacunzak "herri mailako partehartzea bultzatu nahi" duela adierazi zuen atzoko agerraldian.