Martxan da Arrasate Iraunkorra foroa
Pasa den apirilaren 5ean 52 pertsona bildu ziren "Arrasate Iraunkorreko" foroan. Faktoreen analisia egin zuten eta bertan 71 faktore ezberdin zehaztu zituzten.
Asteazken honetan, maiatzak 3, berriz ere elkartu ziren. Faktore bakoitzaren garrantzia zehaztea zen xedea. Hori lortzeko 8ko taldeetan bildu ziren.

Hurrengo hilean ere jarraituko du "Arrasate Iraunkorra" foroak. Urrian bukatuko da Arrasate Iraunkorra plana bukatutzat emanik.