castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Txostenak, ikerketak, estatistikak, ... »  Arrasateko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia
»

Arrasateko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

SARRERA

Arrasateko Udalak 2004ko ekainean erabaki zuen Arrasateko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia - AEBPN martxan jartzea.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia epe luzeko plana da. Ezinbestean, eskatzen du herriaren parte-hartze zabala eta, horrela, planaren oinarria jartzerakoan albait partaidetzarik handienaren bila joan da Udala. AED-k, Txatxilipurdik, ikastetxeek, Mondragón Unibertsitateak, kirol-elkarteek... eta herritarrek hartu dute parte.

EBPN-k plan bizia izan behar du, etengabean egokitzen joango dena, plana prestatutakoan aurreikusitakoa betetzen joan delako edo aurreikusi ez diren gertakariak agertu direlako. Horretarako, derrigorrezkoa da denon elkarlana, hori baita planaren filosofia, parte-hartzea bultzatzea. Helburua, gainera, plana eraginkorra izatea da.

TXOSTENAK

AEBPN. Plan Estrategikoa (PDF 292 KB)

AEBPN. Plan Estratégico (PDF 316 KB)

AEBPN. Elkarlan Hitzarmena (PDF 85 KB)

BLOGA

Arrasateko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren Bloga:www.goiena.net/blogak/aebpn


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es