castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Izapideak »  Euskara sailekoak »  Dirulaguntzen banaketa
»

Dirulaguntzen banaketa

_________________________________________________________________ ZER DA ETA ZERTARAKO?

Arrasateko Udalak bere hizkuntza politika garatzeko erabiltzen duen bide bat da. Arrasateko euskara elkarteen artean banatzen du dirulaguntzetako kopururik handiena.

_________________________________________________________________ AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Elkarteak garatu nahi dituen egitasmoei eta jarduerei buruzko txostena aurkeztea.

  • Egitasmo horien finantzabideak azaltzea: elkarteak zein diru baliabide izendatu duen (bazkideen kuotak eta baliabide propioak, oro har) eta erakunde pribatuetatik nahiz publikoetatik zein diru baliabide lortzea espero duen, alegia Lagundutako egitasmoei buruzko memoria aurkeztu eta diru kontuak zuritu beharra izaten dute dirulaguntza jaso duten elkarteek: dirulaguntza hitzarmen baten bidez jasotzen duten elkarteek hitzarmenean esandako unean aurkezten dituzte agiri horiek; gainontzekoek, berriz, azaroaren 30a baino lehenago. Kasu batzuetan –dirulaguntza txikia denean edota ikastolen ospakizunetarako dirulaguntzak, kasu- ez dute inolako memoriarik ez zuriketarik aurkeztu beharrik izaten.

_________________________________________________________________ EPEAK

Eskabidea aurkezteko: berez ez dago eskabideak aurkezteko eperik. Baina dirulaguntza gehienak Arrasateko euskara elkarteei ematen zaienez, elkarteoi bai ematen zaie epe bat dirulaguntzak aurkezteko. Hala ere, maiz epe horretatik kanpo ere aurkeztu izaten dituzte beren eskabideak euskara elkarteek.

_________________________________________________________________ ZERGARIK EDO/ETA TASARIK ORDAINDU BEHAR DA?

Ez

_________________________________________________________________ TRAMITEAK EGITEN DITUEN BULEGOA

Euskara saila
Helbidea: Kulturate. Azoka kalea 6.
Tel.: 943252008 Fax: 943252050
E-posta: jfdiazdetuesta@arrasate-mondragon.net
Ordutegia:
- Astelehenetik egubakoitza arte: 7:40 - 15:00

_________________________________________________________________ BESTERIK

Dirulaguntza ordaintzeko era: honela ordaintzen ditu Udalak Euskara Batzordearen dirulaguntzak:

  • Hitzarmen bidez ematen dituen dirulaguntzak lau zatitan ordaintzen dira: urtarril, apiril, uztail eta urrian.
  • Dirulaguntza onartzean %60 eta urteko memoria eta diru kontuen zuriketa aurkeztean %40 ordaintzen zaie elkarte batzuei. Dirulaguntza hitzarmen bidez jaso ez baina urteko memoria eta diru kontuen zuriketa aurkeztu beharra duten elkarteen kasua da.
  • Dirulaguntza onartzean %100 ordaintzen zaie dirulaguntza hori memoriarik gabe aurkeztu beharra ez duten elkarteei.

ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es