Lanerako prestakuntzako Ikastaroak
_________________________________________________________________
ZER DA ETA ZERTARAKO?
Herriko langabeei lana bilatzen laguntzeko inguruko enpresetan eskatzen ari diren lanbideetan trebatzeko ikastaroak dira; gehien bat praktikoak izaten dira, iraupen motz edo ertainekoak (200-500 ordukoak batez beste) eta urtez urte aldatu egiten dira, lan merkatuaren beharren arabera.
_________________________________________________________________
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Aurrez izena emateko fitxa
- NA fotokopia
- Langabe txartela
_________________________________________________________________
EPEAK
Ikastaroko deialdian zehazten dira izena emateko epeak, baina jeneralean 15-30 eguneko epea ematen da.
_________________________________________________________________
ZERGARIK EDO/ETA TASARIK ORDAINDU BEHAR DA?
Ez
Ikasleek ordaintzen dute 90 €¤-ko fidantza bat. Ikastaroaren bukaeran asistentzia eta aprobetxamendu egokia eduki badute, itzuli egiten zaie diru hori.
_________________________________________________________________
IZAPIDEAK EGITEN DITUEN BULEGOA
ENPLEGUAREN ETA GARAPEN EKONOMIKOAREN SAILA
Helbidea: Udaletxea, Herriko plaza nagusia, 1.
Tel.: 943790900 Fax: 943798056
E-posta: mgarmendia@arrasate-mondragon.net
Ordutegia:
Astelehenetik eguen arte: 10:00-13:00 eta 15:30-18:30
Egubakoitzetan eta udan: 10:00-14:00
_________________________________________________________________
LEGERIA APLIKAGARRIA
Legeria Orokorra