castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Izapideak »  Enplegu sailekoak »  Enpresentzako dirulaguntza programa
»

Enpresentzako dirulaguntza programa

_________________________________________________________________ ZER DA ETA ZERTARAKO?

Herrian enpresa txikiak eta lanpostu egonkorrak sortzen laguntzeko Programa bat da. Dirulaguntza izaera du, eta araudi bati lotuta dago. Dirulaguntzak, araudiak zehazten dituen baldintza batzuen arabera, itzulgarriak izan daitezke. Argibide gehiago gura izanez gero, araudian aurkituko duzu. _________________________________________________________________ AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Dirulaguntza eskaera orria
  • Enpresa proiektuaren deskribapena.
  • Inbertsioen plana.
  • Enpresaren bezeroen zerrenda eta horiei azken 12 hiletan saldutakoen egiaztagiria, hala dagokionean.
  • Dirulaguntza eskatzen deneko lanpostuen titulardunen NAren kopia.
  • Dirulaguntza eskatzen deneko kontratuen kopia, hala dagokionean.
  • Sozietatearen eraketa eskrituraren, Estatutuen eta Merkataritza Erregistroan izena emandako agiriaren kopiak, hala dagokionean.
  • Gizarte Segurantzako erregimenean altan egotearen egiaztagiria.
  • IEZn alta egiaztagiria.
  • Lokala irekitzeko lizentzia, hala dagokionean.
  • Dirulaguntza eskatzen deneko langileen langile-bizitzaren ziurtagiria.
  • Dirulaguntza eskatzen deneko langile bakoitzaren adierazpen erantzulea, oraingo enpresan sartu aurreko 12 hiletan jarduera berean edo antzekoan, banaka edo sozietatean, titular moduan jardun ez izanari buruz.
  • Zerga obligazioetan eta Gizarte Segurantzan egunean egotearen ziurtagiri eguneratuak. Ordainketako egoera erregularrean egongo da, atzerapena lortu duen enpresa eta atzeratutako zorrari buruz agiriz kreditatzen duena.
  • Adierazpen erantzulea, enpresak eskatu edo jaso dituen beste dirulaguntza batzuei buruz.
  • Arrasateko Udalak, beharrezko iritziz gero, kasu bakoitzean eskatu lezakeen beste dokumentazio gehigarri bat.

_________________________________________________________________ EPEAK

Eskaera aurkezteko epea: 2007kok uztailaren 10ean

_________________________________________________________________ ZERGARIK EDO/ETA TASARIK ORDAINDU BEHAR DA?

Ez

_________________________________________________________________ IZAPIDEAK EGITEN DITUEN BULEGOA

ENPLEGUAREN ETA GARAPEN EKONOMIKOAREN SAILA
Helbidea: Udaletxea, Herriko plaza nagusia
Tel.: 943252070 Fax: 943252050
E-posta: mgarmendia@arrasate-mondragon.net
Ordutegia:
Astelehenetik egubakoitzera arte: 9:00-14:00

_________________________________________________________________ LEGERIA APLIKAGARRIA

Lanpostu berriak sortzeagatik enpresei laguntzeko programa erregulatzeko araudia, 2001eko urriaren 25ean egindako Udalbatzarrean onarturikoa.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es