Erguin auzoa berriro urbanizatzea
Erguin auzoan bizi kalitatea hobetzea da proiektuaren helburu nagusia; horretarako, oraingo hiri bilbea aldatuko da, eta lehentasuna emango zaie auzoko oinezko ibilbideei eta espazio libreei, ibilgailuen trafikoari barik.
Era berean, auzoko zerbitzu sareak hobetuko dira; horretarako, urak hornitzeko sarea berrituko da, saneamendu sarea banaketa sare bihurtuko da, linea elektrikoak eta telefono lineak lur azpitik eramango dira eta argiteria sarea berrituko da.
Jardunetan zatitzen da proiektua, obrak fasez fase egin ahal izateko:
0 JARDUNA: Udala plazan ibilgailuen zirkulazioa hobetzea, herri osoan gune korapilotsuenetakoa zirkulazioan. Borobil ondoan dauden eraikinak bota ezkero, ordenaziotik kanpo daudenak, borobilaren edukiera handitu gura dugu, trafikoa askoz ere arinagoa izan dadin.
1. JARDUNA: Erguin kaleko 5-7-9-11-11 biseko atarteetan dauden espazio libreetan egoteko eremu txikiak sortzea, une honetan hartuta daudenak, autoak estazionatzen direlako, eta espaloiaren oinezko ibilbidearen funtzioarekin batera joango da.
2. JARDUNA: Erguin kaleko gune kritikoak kentzea, eta lehentasuna emango zaie oinezko ibilbideei, ibilgailuen trafikoari barik.
3. JARDUNA: Uriburu kalean, eta igogailuak eraiki ahal izango dira eta oinezkoen ibilbideak eta aparkalekuak antolatuko dira.
4. JARDUNA: Jauregibarria kalea Kalealdea kalearekin lotuko duen eskailera bat eraikitzea, eta mugan dagoen espazio librea egokitzea.
5. JARDUNA: Jauregibarria kalea koexistentziako kale bihurtzea, eta lehentasuna emango zaio oinezko trafikoari eta eraikin ondoko zatiak pribatizatzea planteatu da, igogailuak eraiki ahal izateko.
6. JARDUNA: auzoan espazio libreak falta direnez, Elizalde kalealdea oinezkoentzat jarriko da, eta auzoaren barrualdean pasealeku bat sortuko da horrela, eta gainerakoan, koexistentziako trafikoa ezarriko da, eta zolatzea aldatuko da.
7. JARDUNA: Anboto kalea aldatzea, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoak batera emango dira. Kalearen bi mailak lotzen dituen eskailerak hobetuko dira.
8. JARDUNA: Uribarri kalean koexistentziako bide bat planteatu da, eta hor lehentasuna emango zaio oinezkoen igarotzeari, ibilgailuen trafikoari barik.
9. JARDUNA: Elizalde-Erguin, Elizalde-Udalpe, Udalpe-Anboto, Jauregibarria-Udalpe kaleen arteko eskailerak hobetzea, eta ailegaerraztasun arauak beteko dira eta haien estetika hobetuko da.
10. JARDUNA: Erguineko plaza egokitzea; eskailerarik gabeko sarbideak sortu, oraingo eskailera zati batzuk kendu eta hormigoizko harmaila batzuez aldatzeko, harmailetan zurezko jarlekuak jarri eta gerizpe eremuak sortu, eta horretarako zuhaitzak landatu eta zurezko pergola bat jarriko da.
11. JARDUNA: Erguin kaleko plazatxoa estetika eta funtzioan hobetzea. Plataforma horizontal bat sortuko da, haren inguruan lorategi esparru bat, kalearen trafiko handiaz bereizteko, eremu txiki batean haur jolasak eta hiri altzari berriak.
12. JARDUNA: Uriburu kaleko plazatxoa estetika eta funtzioan hobetzea. Plaza ibilgailuen trafikotik bereizteko diren oraingo zuhaitzak mantenduko dira; haur jolasen esparru bat sortuko da eta hiri altzariak jarriko dira. Dauden eskailerak kendu egingo dira.
13. JARDUNA: Anboto kalearen amaiera lekuan dagoen garajearen estalkiaren erabilera eta funtzionalitatea handitzeko, estalkian aretoko futbol-eskubaloi zelai bat eta minibasket zelai bat jarriko dira, auzoaren periferian jartzea egokiagoa delako erabiltzeko gaztetxoek haurrek baino.
14 ETA 15. JARDUNAK: Erguin kalean galtzada berrituko da, aglomeratu asfaltikoez eta espaloiak zolatuz, horietako zati batzuetan.
16. JARDUNA: Uriburu kalearen hasierari dagokio 16. jarduna. Uriburu kalea norabide bakarrekoa izatera pasatuko denez, espaloiaren zabalera handituko da, eta galtzadako zoladura eta dauden zerbitzuen azpiegiturak berrituko dira.
17. JARDUNA: Uriburu kalearen amaiera lekuari dagokio 17. jarduna. Bidearen disposizioa aldatuko da, kale osoan ilaran aparkalekuak jarriko dira. Orain gertatzen den bezala espaloian ibilgailurik estazionatu ez dadin, bide handitu egiten da, zabaleran 3 m, eta horrela handitu egingo dira espaloiak.
Erguin kalera iristeko eskaileren aurrean dagoen espazioa erabiliko da egon eremu txiki bat sortzeko, bide saretik bereiztuta berdegune batez.
18. JARDUNA: Udalpe kalearen amaiera lekuari dagokio 18. jarduna; hor galtzada birjarriko da eta espaloiak zolatuko dira, eta zerbitzuen azpiegiturak hobetuko dira.
19. JARDUNA: Uriburu kalearen atzealdeari dagokio 19. jarduna, eta hori pentsatuta dago jartzea espaloiak, Uribarri kaletik datozen eskailerak eta zerbitzuen azpiegiturak.
20. JARDUNA: Erguin kalearen atzealdeari dagokio 20. jarduna. Gogoratu puntu honetan, esparru pribatizatuetan igogailuak eraiki ahal direla Erguin kaleko 5, 7, 9 eta 9 bis-ean.
Hormigoizko galtzada harriez zolatuko da bidea, koexistentzia izaera emateko. Dauden berdeguneak eta zerbitzuak egokituko dira.
21. JARDUNA: Uribarri kaletik Elizalde kaleraino sarbide mekanikoak eraikitzeari dagokio 21. jarduna; horrela, nabarmen hobetuko da auzoaren ailegaerraztasuna.
Bost eskailera mekaniko; lehen biak Uribarri kalea eta Uriburu kalea lotzeko; hirugarrena eta laugarrena Uriburu kalea eta Erguin kalea lotzeko, eta bosgarrena eta azkena Erguin kalea eta Elizalde kalea lotzeko. Hortaz, eskailera horiek zerbitzua emango die Uriburu, Erguin, Elizalde, Udalpe eta Anboto kaleko bizilagunei.
Uribarri kalea Uriburu kalearekin lotzen duen arrapalan jarriko da 1. eskailera. Orain dagoen moduan mantenduko da arrapala hori, baina 2 metroko zabalera izango du. Oraingo eustorma atzeraematea ekarriko du horrek, eta harrizko horma bat jarriko da.
Uribarri kalea eta Uriburu kalearen artean dagoen plataforman jarriko da 2. eskailera. Uribarri kaleko espaloia handitzeko, orain dagoen horma atzeraemango da. Plataformatik 5. blokeko erdisotoan dagoen lokaleraino sarbidea kentzea ekarriko du horma atzeraemateak.
Uriburu kalea 12 eta 14 artean Uriburu kalea Erguin kalearekin lotzeko dauden eskailera konbentzionalen ordez jarriko dira 3. eta 4. eskailerak.
Erguin kalea eta Elizalde kalearen artean dagoen soberako berdegunean jarriko da bosgarren eskailera.
Ezaugarri hauek dituzte eskailera horiek:
| |
| Eskailera |
Desnibela (metro) |
Malda (grado) |
Sostengune arteko luzera (metro) |
Mailen zabalera (metro) |
| 1 |
5,5 |
30 |
14,23 |
1 |
| 2 |
5 |
30 |
13,36 |
1 |
| 3 |
3,87 |
35 |
10,22 |
1 |
| 4 |
5,56 |
30 |
14,33 |
1 |
| 5 |
4 |
35 |
10,41 |
1 |
Aurrekontu orokorra guztira 6.347.731 €-koa da (1.056.173.543 PTA)
Ez da egiteko eperik jarri obrak egiteko, izan ere, helburua da berriro urbanizatzeko proiektua hainbat fasetan egitea, zenbait urtetan eta daukagun diru aurrekontuaren arabera.
Pentsatzen dugu, 17. jardueraren lanak 2006an hastea.
(2006ko apirilean gaurkotutako datuak)