castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Erabakiak, Akordioak, Mozioak »  Etxeratek Iñaki de Juana eta oro har preso dauden euskal hiritarrek bizi duten egoeraren inguruko mozioa »  Etxeratek aurkeztutako mozioa
»

Etxeratek aurkeztutako mozioa

Gure senide Iñaki de Juana donostiarra hil ala biziko egoeran aurkitzen da espainiar Estatuak ezarritako condena oso-osorik beste ostean ez dutelako askatu. Espainiar Estatuak ezarritako kondena 2000. urtean bete arren (orduan bete baitzituen kondenaren 3/4enak) ez zuten askatu. Kondena oso-osorik 2004.urtean bete zuen baina orduan ere ez zuten askatu. Batetik, ebazpen judizialen bitartez onartuak zituen erredentzioak egun batetik bestera kendu egin zizkiotelako eta, bestetik, Espainiako agintariek publikoki aitortu zuten bezala, edozein bitarteko erabiliz, kasu honetan bi iritzi artikulurengatik, gure Iñaki ia beste 13 urtera kondenatu dutelako.

Guzti honegatik Iñaki gose greba mugagabea egiten ari da eta, egun, Madrilgo 12 de octubre ospitalean dute bere nahiaren aurka elikatuz, bere bizia arrisku larrian delarik.

Egoera ezin larrriago honek, gure senide Iñakiren bizitza arrisku larrian baita, ondoko lerroetan laburbilzten den mozioa urgentziaz tratatua eta Udal honek onartua izatea eskatzea garamatza:

  • Udal honek Iñaki de Juanaren berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna exijitzen dio Espaniako Gobernuari.
  • Udal honek bere ekimenak antolatuko ditu Iñakiren askatasunaren alde (herritarrei parte hartzera deituz), edo jada antolatzen diren ekimenentan parte hartuko du.
  • Erabaki honen berri komunikabideei zein herritarrei emango zaie.

ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es