castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Erabakiak, Akordioak, Mozioak »  Etxeratek Iñaki de Juana eta oro har preso dauden euskal hiritarrek bizi duten egoeraren inguruko mozioa
»

Etxeratek Iñaki de Juana eta oro har preso dauden euskal hiritarrek bizi duten egoeraren inguruko mozioa

EAJ-PNV, EA eta EB-BERDEAK UDAL TALDEEK BATERA AURKEZTUTAKO MOZIOA

Etxeratek Iñaki de Juana eta oro har preso dauden euskal hiritarrek bizi duten egoeraren inguruan aurkezten duten mozioaren aurrean, EAJ-PNV, EA eta EB-Berdeak udal taldeek honako mozio alternatiboa aurkezten dute:

  1. Printzipio humanitarioekin, zein gizaki ororen eskubide eta askatasunarekin dugun konpromisoaren baitan, askatasunik gabe dauden euskal hiritar guzti-guztien eskubideen errespetu zorrotza exijitzen dugu.
  2. Preso dauden hiritarrei dagozkien eskubideen errespetua egoera politiko zehatzen gainetik egon behar du beti. Bere burua zuzenbidezkotzat duen Estatu batek ezin dezake inolaz ere lege iruzurraren bitartez pertsona baten eskubiderik zanpatu.
  3. Honela, indarrean dagoen legea egikarituz, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten eta zigorraren 2/3 beteta duen presoen askatasuna eskatzen dugu.
  4. Zehazki Iñaki de Juana presoak bizi duen egoerari dagokionez, kasu honetan ere, beste guztietan bezala, legeak eskaintzen dizkion eskubideak errrespetatuak izan daitezela exijitzen dugu, bere askatasuna ekiditeko egin den lege erabilpen maltzurra gaitzesten dugularik.
  5. Konponbideak guztien eskubideen begirunetik etorriko direla zinez sinesten dugu, eta horregatik, deialdi berezia luzatzen diegu prozesu honetan inplikatuta dauden alde guztiei eskubide horiekiko konpromiso sendoa har dezaten.

(Irakurri Etxerat-ek aurkeztutako mozioa)


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es