Tokiko Gobernu Batzordea
2006-10-02ko OHIKO BILKURA
_________________________________________________________
AURREKO BILKURAKO AKTA IRAKURRI ETA ONTZAT EMATEA.
KOMUNIKAZIO OFIZIALAK ETA ALKATETZAKOAK.
OBRAK, ZERBITZU ETA MANTENTZE BATZORDEA:
- Fakturak eta ziurtagiriak onartzea.
- Musakolan (Arrasate) jubilatuen etxea izateko, San Isidro ermita ondoko lokala berritzeko proiektuan proiektuaren akatsengatik erantzukizunari dagokion espedientea irekitzea.
- Auzo Lagun, S.Coop.; lokalak garbitzeko kontratuaren prezioak berraztertzeko proposatzea.
- Udal lokalak garbitzeko, egutegia onartzeko proposatzea.
- Uriburu kalea 6-8-10 atarteetara joateko bidea hobetzeko adjudikazioa proposatzea.
- Garagartzan autobus geltoki baten proiektua eta agiria onartzea.
- "Edozeinek erabiltzeko jarduera berezi"ko lizentziak emateko prozedura arautzen duen Agiria onartzeko proposatzea; lizentzia horiek gaitzen dute bide publikoan (Arbolapeta aldean) jartzea kamoi-dendak domeketan eta beste egun jakin batzuetan.
- Gregorio Palacios Barbero; bide publikoan bere semeak izandako kalteak erreklamatzea.
- Consuelo Zugasti Araolaza; ondare erantzukizunek prozeduran probak proposatzea
- Luis Belategi Loitik aurkeztutako kalteen erreklamazioari buruzko proposamena.
- Mari Fe Muñoz González ("Autopullmans Araba"); baimena eskatzea, udalerrian zehar eskola garraioa egiteko.
- Garibai etorbideko eta Makatzena kaleko lurpeko edukiontzien gastuari buruz, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioa zuzentzea.
- Lizentziak eskualdatzeari buruz, AGITAX Gipuzkoako Taxien elkarteari aurkeztu beharreko planteamendua onartzeko proposatzea.
- Debagoieneko landa garatzeko Elkartearen laguntzez finantzatu beharreko proiektuen zerrendan aldaketa egiteko proposatzea.
BARNE KUDEAKETAKO ETA KALITATEKO BATZORDEA:
- Praktikazko kontratuak egiteko Euskaltegiko Irakasleen lan-poltsa sortzeko hautaketa prozesua deitzea.
- Praktikazko kontratuak egiteko Ingurumen Eskolako irakasleen lan-poltsa sortzeko hautaketa prozesua deitzea.
- Praktikazko kontratuak egiteko Kultur Etxeko Informatika gelako Monitoreen lan-poltsa sortzeko hautaketa prozesua deitzea.
- Arantza Plazaola Otadui; Obra, Eraikuntza eta Instalazioen gaineko zerga eta baimena emateko dagokion tasaren hobaria eskatuz.
- Fernando Laspiur Arana (Com. Prop. Sorkunde Auzoa); premiamenduzko probidentzia ezeztatzeko eskaera.
- Susana Delgado Aroca; Ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskaera.
GIZARTE SUSTAPENEKO BATZORDEA:
- Iturbide Egoitzaren inbertsioak ? 2006: ezkaratzeko armairuak erostea.
GARAPEN ESTRATEGIKOAREN BATZORDEA:
- MGEPrekin lankidetza hitzarmena sinatu izanaren berri ematea, bilketaren eta birziklatze ekologikoaren elementuak eta osagaiak diseinatzearen esparruan (2006-2007).
- Arrasateko Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren Artean Arrasate Iraunkorra proiektuaren inguruan Elkarlanerako Hitzarmena sinatzeko proposamena.
- 2006ko Arrasateko baserriko produktuen azoka antolatzeko proposamena.
KONTRATAZIO MAHAIA:
- Kultura etxeko altzariak hornitzeko lehiaketa irekia: esleipen proposamena.
- Kultur etxerako ikus-entzunezko sistema hornitzeko lehiaketa irekia: esleipen proposamena.
UDAL AURREKONTUAREN KONTROLA.
BESTE GAI BATZUK.