castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Erabakiak, Akordioak, Mozioak »  Tokiko Gobernu Batzarraren akordioen laburpenak »  Tokiko Gobernu Batzarraren akordioak
»

Tokiko Gobernu Batzarraren akordioak

2006-03-06ko BILKURA _________________________________________________________________

OBRA, ZERBITZU ETA MANTENTZE BATZORDEA:

  • Fakturak eta ziurtagiriak onartzeko proposatzea.
  • Makatzena auzoa berriro urbanizatzeko proiektua; energia elektrikoaren airetiko linea lurpean jartzeari dagokion trazatua aldatzeko proposatzea.
  • Cespa, SA; lorategien kontratuaren prezioa berraztertzeko eskatzea.
  • Arrizabal Elkartea, SL; elurra kentzeko gailu bat hornitzea dela-eta jarritako bermea itzultzeko eskatzea.
  • Hirigintza Zinegotzi Ordezkariaren Erabakia; Dr. Bañez kalea 2ko auzotarren erkidegoaren erabakiaren berri ematea, igogailua jartzeko obrengatik kendutako farola bat jartzeko Udalak.
  • Joseba Aitor Ezpeleta Calvo jaunak eskaturik ireki den Administrazioarekiko Auzietako prozeduran izandako epaiaren berri ematea.
  • Eduardo Fernández Galar jaunaren jabetzako lokalean izandako kalteengatik, Germán Herreros Ibarra jaunak aurkeztutako kalteen erreklamazioari buruzko akordioa berraztertzeko proposatzea.
  • Tiburcio Larred García; bere ibilgailuak bide publikoan izandako kalteak erreklamatzea.

BARNE KUDEAKETA ETA KALITATEKO BATZORDEA:

  • Arrasateko mapa geografikoa prestatu eta web sistema batean antolatzeko proiektua esleitzea.
  • Arreta Bulego eta Udaletxerako inprimagailu eta kopiagailuen erosketa esleitzea.
  • Udaletxeko hiru bilera gelak multimedia areto gisara moldatzeko erosketa egitea.
  • Office 2003 programaren 30 lizentzia erosteko Plegua onartzea.
  • Informatika aparailuen zaharberritze planaren barruan 15 ordenagailu erosteko plegua onartzea.
  • Injieneri tekniko bat aldi batez kontratatzeko oinarriak onartzea eta deialdia egitea.

HIRIGINTZA BATZORDEA:

  • Berraztertzeko Errekurtsoa jartzea, Zarugalde kalea 28-etxabean dagoen Arrogoi tabernan jarritako sonografoak erregistratutako emaitzei buruz, 2006/01/23an udalak hartutako akordioaren aurka.
  • Fernando Iñurrategi; informazioa eskatzea, Maalako Errabala kalea 4an lursailak trukatzeagatik prezioari eta hirigintza kargei buruz.
  • Kontzeziño kale estalian Saioa gimnasioan sonografoa jartzeko proposamena.
  • AE.15.-IBARRETA eremuko Plan Partzialaren behin betiko onarpenaren berri ematea.
  • AE.15.-IBARRETA eremuko Konpentsazio Batzordearen Estatutu eta Oinarrien proiektuaren berri ematea.
  • Zuazubiskar Egidazu ahizpak, Antoñako sahiesbidearen proiektua egiteko Udalak okupatzeko lursailari buruzko hitzarmena sina dadin eskatzea.
  • A.E.24.-URIBARRI eremuko Konpentsazio Batzordea osatzea onartu dela jakin araztea.
  • Hainbat ondasun higiezinen trukea egitea: Nafarroa etorbidean daudenak (Udalarenak) eta Markuleten daudenak (Mankomunitatearenak).
  • Iturriotz kalea 33ko Jabeen Komunitateak jarritako 271/04 RCAko epaiaren berri ematea.
  • Casino Kearen jardueran neurri zuzentzaileak hartzeko epe amaiera.

GARAPEN ESTRATEGIKOAREN BATZORDEA:

  • Garagartzako baratz ekologikoak, lagapen eta erabilera erregulatuko duen araudia.
  • Zuhaitz eguna 2006.
  • Agenda 21, Jasangarritasunaren bideko Ekintza Planaren ezartze maila.
  • Lana bilatzen laguntzeko gida bat egiteko proposamena.
  • Enpresen Laguntzak 2002: Juan Álvarez Hidalgori abala itzultzeko proposamena.

KONTRATAZIO MAHAIA:

  • Arrasateko Erdi Aroko Feria antolatzeko kontratua esleitzeko proposamena.

UDAL AURREKONTUAREN KONTROLA


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es