ZIRKUITUA
_______________________________________________________
SARRERA
Ikasturte honetako, 2006-2007, ikastetxeetako interbentzioak 2007ko urtarrila eta ekain bitartean garatu genituen. Arrasateko ikastetxe guztiek hartu zuten parte; Arizmendi ikastolako hiru guneek (Gazteluondo, San Viator eta Santa Teresa), Mesedeetako Andra Mari ikastetxeak eta Arrasate Herri Eskolak. Gure lanean Lehen Hezkuntzako ziklo guztietara ailegatu gara, bai eta kurtso guztietara ere. Maila bakoitzak interbentzio propioa izan du, berarentzako egina, 5. eta 6. mailek izan ezik, biek interbentzio berdina jaso dute.
Lehen hezkuntzako lehenengo zikloan ekitaldi bakarreko interbentzioak garatu dira, eta ordubetekoak izan dira interbentzio horiek. Beste maila guztietan, aldiz, bost orduko interbentzio teorikoa garatu dugu.
_______________________________________________________
POPULAZIOA
Gure populazioa kasu honetan, Arrasateko Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6 mailara arteko ikasle guztiek osatzen dute, hau da, gure herriko 6 eta 12 urte bitarteko populazio osoa. Populazio zabal horrek, 923 ikasle baitira, berezitasun propioak ditu; hori dela eta, gure interbentzio guztiek populazioetan oinarrituko dira, euren lana egin ahal izateko.
Ikastetxez ikastetxe azterketa eginez gero, grafiko hau izango genuke.


______________________________________________________
HELBURUAK
Arrisku handia aurkezten duten jokamolde ezegokiak mugatzea, jokabide zuzenak eta seguruak definitzea eta arriskua txikituko luketen portaera zuzenen deskribapena litzateke helburuen funtzio nagusia. Planteamendu honetatik abiatuta eta gure azken helburua GURE EGUNEROKOTASUNEAN TRAFIKOAREKIN DITUGUN HARREMANETAN ARRISKUA SAIHESTEKO, PERTSONEI ELEMENTU KOGNITIBO, AFEKTIBO ETA KONDUKTUALAK EMATEA, BIZITZAREN ETAPA BAKOITZAREN BEREZITASUNAK KONTUAN HARTUZ. Interbentzio honekin beste helburu batzuk ere landuko ditugu.
- Gazteek duten jarrera aldatzea, haien jarrera ero eta buruarina jarrera arduratsu eta zibilizatu bilakatzeko.
- Arauen eta seinaleen esanahia sendotzea.
- Arauen eta seinaleen arabera jokatzea, gidari zein oinezko moduan.
- Bide jardueretan ardura zentzua garatzea.
- Jarrera prebentiboa izateko, norberaren inguruneko espazioa eta elementuak identifikatzea.
- Sozializazio lana bultzatzea.
- Arriskuaren kontzeptua garatzea.
- Arriskuei aurre egiteko estrategiak garatzea.
- Gizabidezko jarrerako ohiturak garatzea.
- Bide publikoan jokaera seguruak garatzeko, ikasleei jarraibideak ematea.
- Gizartearen ikuspegitik egokiak diren joerak izatea.
- Arriskua dakarten mugikortasunaren elementuak hautematea eta norbere hautemate gaitasuna baloratzea.
- Desplazamendu seguruei buruz hausnartzea.
- Gure jokabide seguruei eta arriskutsuei buruz hausnartzea.
